Joan edukira

Kanpo Sareko kudeatzailea

USA BASQUETRADE AND INVESTMENT
2021/06/04 - 2021/06/25
Inprimatu
Bilbao
Bizkaia
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
AGENCIA VASCA DE INTERNACIONALIZACIÓN - USA BASQUETRADE AND INVESTMENT
Lehiaketa:
Kanpo Sareko kudeatzailea
Lanpostua:
Kanpo Sareko kudeatzailea
Plaza-kopurua:
1
Mota:
Aldi baterako lan-kontratua
Kontratu-mota:
Aldi baterako lan-kontratua
Eginkizunak eta atazak:

Kanpo Sarearen arduradunaren agindupean, egiteko nagusia izango da Agentziaren Kanpo Sareko bulegoak koordinatu eta kudeatzea.
Honako funtzio nagusi hauek identifikatuko dira:
i. Kanpoko Sareko bulegoen funtzionamendu egokia ziurtatzea.

• Bulegoen kudeaketan laguntzea.
• Aukeren identifikazioan gidatzea.
• Bulegoen know-howean laguntzea eta best practices direlakoak transferitzea.
• Bulegoei kongresuak, sinposioak, azokak, standak, eta abar antolatzen laguntzea.
• Bulegoen bidez egin behar diren diplomazia korporatiboko lanetan laguntzea.
• Arloko Zuzendaritzak agindutako zeregin gehigarri guztiak.
• Bulegoetako baliabide-beharrak identifikatzea: IT, giza baliabideak eta gainerakoak.
• Aholkularien prospekzioa bulegorik edo mendeko sozietaterik ez dagoen herrialdeetan.
• Etengabeko hobekuntzako proiektuak identifikatzea, planifikatzea eta egitea.

ii. Kanpo Sareko bulegoetako kontrola eta jarraipena:

• Jarraipeneko eta kontroleko mekanismoak eta tresnak definitzea.
• Erakundean egin beharreko jardueren kalitatea bermatzea.
• Bulegoak urteko helburuetara bideratzea, eta jarraipena eta ekintza-planak egitea horiek lortzeko.
• Bulegoaren edo mendeko sozietatearen aurrekontua egitea eta horren jarraipena.

Titulazioa:

Unibertsitateko goi-mailako prestakuntza

Hizkuntza eskakizuna:

i. B2 tituluaren baliokideak diren euskara-ezagutzak eta/edo B2 titulua, Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuarekin eta 297/2010 Dekretuarekin (2010eko azaroaren 15eko 219. EHAA) bat.
ii. C1 tituluaren baliokideak diren ingeles-ezagutzak eta/edo C1 titulua, Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuarekin eta 297/2010 Dekretuarekin (2010eko azaroaren 15eko 219. EHAA) bat.

Beste baldintza batzuk:
  • 5 urteko jarduera nazioartekotzean.
  • Kudeaketako graduondoko/masterreko ikasketak edo antzekoak aurkeztea baloratuko da.
  • Gaitasunak:
    • Komunikazioa
    • Bezeroa orientatzea
    • Talde-lana
    • Antolakuntza eta plangintza
    • Moldakortasuna
    • Gaitasun analitikoa
    • Ekimena
    • Motibazioa

Euskadi, auzolana