Klima ekintzaren arloko europar proiektuetako teknikaria
Bizkaia
Klima Ekintzaren Arloan garatuko du bere jarduera; zehazki, tokiko trantsizio energetikoa eta klimatikoa azkartzeko Life Octopus proiektuaren esparruan, udal agintariei laguntzen.
• Ihoberi laguntza ematea, Udalsarea 2030en (Udalerri Jasangarrien Euskal Sarea) idazkaritza teknikoaren eginkizunean klimaren eta energiaren arloko ekintzaren kudeaketan eta dinamizazioan, bertako kideekin batera.
• Proiektuaren segimendua egitea: bilerak, dokumentuak, CINEAri egindako txostenak.
• Lan teknikoa egitea, LIFE Octopus proiektuko ekintza zehatzetan, batez ere tokiko klima aldaketari lotuta: kalteak arintzea, aldaketari egokitzea eta bidezko trantsizioa.
• Ekimenak hedatzea, proiektuaren eta haren emaitzen berri zabaltzearen eta komunikatzearen eremuan.
Diziplina anitzeko profil bat behar da, proiektuak osorik kudeatzeko gaitasuna izango duena, diseinutik hasi eta balioa eman arte. Eragileekin harremanetan aritzeko gaitasuna ere behar da.
Proiektuko teknikariak dedikazio esklusiboa izango du LIFE Octopus proiektuan.
Ingeniaritzako, Kimikako, Fisikako, Biologiako edo zientzien arloko beste diziplina batzuetako lizentzia edo gradua
• Ingeleseko C1 ziurtagiria.
• Euskarako B2 ziurtagiria.
• Gutxienez bi urteko esperientzia, Europako proiektuak kudeatzen. Ahal dela, ingurumeneko eremuetan.
Zer balioetsiko den:
• Master edo graduondo motako formakuntza osagarria, ahal dela, klima aldaketari buruzkoa; edo, halakorik ezean, ingurumen kudeaketakoa edo lotutako diziplinetakoa.
• Komunikazioko eta/edo informazioaren eta edukien kudeaketako formakuntza.
• GIS inguruneko eta informazio kartografikoari lotutako tresnetako formakuntza.
• Lan hauetako esperientzia:
- Klima aldaketaren arloko proiektuen kudeaketa.
- Komunikazioa.
- Eragileak dinamizatzea.
- Europako proiektuak garatzeko finantzaketa bilatzea.
• Ingeleseko C2 ziurtagiria.
• Euskarako B2 mailatik gorako ziurtagiria.
• Frantseseko B2 ziurtagiria.
Aldi baterako ordezte kontratua (zenbatetsi den iraupena: 3 urte)