Kontratazioko goi-mailako teknikari juridikoa
Bizkaia
Zuzenbideko lizentziaduna. (GMHKEE 3. Maila)
Derrigorrezko 3. hizkuntza-eskakizuna.
a) Europar Batasuneko edozein estatu kidetako nazionalitatea izatea edo, bestela, Europar Batasunak sinatutako eta espainiar estatuak berretsitako nazioarteko itunen arabera, langileen joan etorri askea aplikatzekoa zaion estatu bateko nazionalitatea izatea. Era berean, Europar Batasuneko estatu kideetako nazionalen ezkontideek ere parte hartu ahal izango dute, betiere zuzenbidez banatuta ez badaude. Horrez gain, euren ondorengoek eta euren ezkontideen ondorengoek ere parte hartu ahal izango dute, betiere ezkontideak zuzenbidez banatuta ez badaude, ondorengoak hogeita bat (21) urtetik beherakoak badira edo ondorengoak beren lepotik bizi eta 21 urtetik gorakoak badira. Halaber, aurreko paragrafoetan aipatu ez diren atzerritarrek ere parte hartu ahal izango dute, betiere legezko egoitza Espainiako Estatuan baldin badute.
b) Deitutako plazari esleitutako zereginak betetzeko gaitasun funtzionala izatea. Beharrezko gaitasun psikofisikoa eta bere gaitasunaren edo desgaitasunaren bateragarritasuna izatea deialdiko plazen lanpostuko funtzioak eta zereginak ohiko moduan egikaritzeko, albo batera utzi gabe indarreko laneko arriskuak prebenitzeko araudiaren arabera lanpostuan egin beharreko egokitzapenak, ziurtatzeko langileak lan arriskuengandik babestuta daudela.
Gaitasun hori bere garaian egiaztatu beharko da agiri bidez, lan kontratua sinatu aurretik epaimahaiak proposatutako izangaiei zenbait proba eta osasun azterketa egin ondoren. Osasun azterketa hori Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak adierazitako zerbitzuetan egingo da. Hautaketa prozesuak dirauen bitartean, epaimahaiari beharrezkoa iruditzen bazaio, Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoari eskatu ahal izango dio elbarrientzako txandan lehiatzen diren izangaiei probak eta osasun azterketak egiteko. Horrela, bada, deialdiko lanpostuetan egin ohi diren jarduerak betetzeko gai diren egiaztatu ahal izango da, hautaketa prozesua amaitu arte itxaron beharrean.
c) 16 urte izan beharko dituzte eta ezin izango dute legez ezarritako erretiratzeko adin arrunta eduki. Txanda itxiko (txandaka) plazetarako deialdietan, beharrezkoa izango da 18 urte beteta izatea, Langileen Estatutuaren 6.2. artikuluarekin bat etorriz.
d) Kasuan kasuko plazarako eskatutako titulazioa edukitzea edo titulua jasotzeko eskubideak ordainduta izatea. Atzerriko titulazioen kasuan, homologazioa ziurtatzen duen agiria eduki beharko da. Goi mailako unibertsitate titulazioa (lizentziatura, arkitektura edo ingeniaritza) betekizun gisa duten 1. talde profesionaleko plazen deialdien kasuan, gradu titulazioa izateak, irailaren 28ko 822/2021 Errege Dekretuaren 13. eta 16. artikuluetan araututako unibertsitate masterrarekin, kasu bakoitzean kasuan kasuko plazarako legedi aplikagarriak ezarritako titulazioarekin baliokidetasuna izango du (GMHKEE 3. Maila). Erdi mailako unibertsitate titulazioa (unibertsitate diplomatura, arkitektura teknikoa edo ingeniaritza teknikoa) betekizun gisa duten 2. talde profesionaleko plazen deialdien kasuan, irailaren 28ko 822/2021 Errege Dekretuaren 13. artikuluetan araututako gradu titulua izateak kasu bakoitzean kasuan kasuko plazarako legedi aplikagarriak ezarritako titulazioarekin baliokidetasuna izango du (GMHKEE 2. Maila). Hartara, Goi mailako Hezkuntzarako Kualifikazioen Espainiako Esparruaren (GMHKEE) eta Kualifikazioen Europako Esparruaren (KEE) barruan ezarritako baliokidetasun mailak erabiliko dira.
e) Diziplina espediente bidez inolako Administrazio Publikoren zerbitzuetatik edo Autonomia Erkidegoetako organo konstituzional edo estatutarioetatik baztertuta ez egotea, ezta ebazpen judizial bidez lan edo kargu publikoetarako desgaikuntza absolutua edo berezia izatea ere, antzeko zereginak betetzeko aldendu edo desgaitu egin badute. Beste estatu bateko nazionalitatea izanez gero, desgaituta edo antzeko egoeran ez egotea, eta bere estatuan lan publikoa antzeko egoeran lortzea eragotziko liokeen diziplina zigorra edo parekoa ez izatea.
f) Betetzen ari zirenen antzeko eginkizunak betetzeko ezgaitua ez izatea, hutsegite oso larri bat egiteagatik lan kontratuko langileak diziplinaz kaleratzeko zehapen baten ondorioz.
g) Ezin izango dira ezintasunagatiko edo bateraezintasunagatiko legezko auziren baten menpe egon, administrazio publikoen zerbitzura dauden langileen bateraezintasunei buruzko indarreko arautegian ezarritakoa kontuan hartuta. Hala ere, ez du inolako eraginik izango arautegiak berak aukeratzeko emandako eskubidean.
h) Kasuan kasuko eranskinetan hautaketa prozesu bakoitzerako zehaztutako gainerako beste betekizun guztiak bete beharko dituzte. i) Deitutako plazan ez izatea Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoko langile lan kontratudun finkoa.
j) Minusbaliotasuna duten pertsonei gordetako plazetara aurkezten direnek izaera hori onarturik izan beharko dute, betiere %33koa edo hortik gorakoa izango den ezgaitasun mailarekin; izaera hori administrazioaren organo eskudunak onartu beharko du (foru aldundien organo eskuduna, IMSERSO, edo baliokidea).
- Eskaerak telematikoki aurkeztuko dira webgune honen bidez:https:\\ope.consorciodeaguas.eus.
- Aukera gisa, paperezko formatua erabiliz gero, eskabideak modu presentzialean aurkeztu ahalko dira Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4. artikuluak ezarritakoari jarraikiz, helbide honetan:
— Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoa.
— Done Bikendi kalea 8, Albia I eraikina, beheko solairua. 48001-Bilbo.