Kultur Etxeko Zuzendari Teknikoa
Bizkaia
1. Kultur Etxean zein udal titulartasuneko beste instalazioetan edo espazio publikoan egin beharreko ekoizpen oro planifikatzea, kudeatzea, koordinatzea eta ebaluatzea, bai instalazioetan, bai kanpoko aldeetan.
2. Kultur Etxeko programazioari bideragarritasun teknikoa ematea.
3. Kultur Etxeko instalazioen kontserbazioaren, segurtasunaren, garbiketaren, zaintzaren eta erabilera onaren koordinazioaren arloan erantzukizun osoa izatea; ekipo eta instalazio guztiek ondo funtzionatzen dutela zaintzea.
4. Erosketa-politika, Kultur Etxeko ondasun eta zerbitzu zentralizatuen erosketa, inbentarioaren kontrol fisikoa, biltegien kudeaketa edo barneko beste zerbitzu logistiko batzuk zuzentzea eta gauzatzea, erabilgarri dauden espazioak arrazionalizatuz eta aurrekontuak eraginkortasunez kudeatuz.
5. Kanpo-logistikaren eta materialen garraioen, kargen eta deskargen gaineko erantzukizuna.
6. Programatutako ekoizpenak edo ekitaldiak egiteko beharrezkoak diren zerbitzu guztien kudeaketa, koordinazioa eta jarraipena.
7. Bere eskumeneko gaiei dagozkien aurrekontuak egitea eta kudeatzea, aurrekontu-egonkortasuna eta gastua gauzatzeko eraginkortasun ekonomikoa zainduz, aurrekontu-gastua arrazionalizatuz eta kontrolatuz.
8. Kultur Etxean edozein jardueratan lan egiten duten teknikariak koordinatzea, bere eskumenekoak diren eta beharrezkoak diren gai eta zerbitzu guztietan.
9. Kultur Etxeari atxikitako eraikinen osotasunaren koordinazio teknikoa, jarraipena eta kudeaketa.
10. Laneko arriskuen prebentzioari, segurtasunari eta osasunaren zaintzari buruzko politikaren buru izatea.
11. Autobabeserako Planaren arduraduna, esku-hartzeko burua eta larrialdietako burua izatea, titular edo ordezko gisa, kasu bakoitzean eskatzen denaren arabera.
12. Antzeko beste edozein eginkizun.
Diplomatura
3. Hizkuntza Eskakizuna. derrigortasun data barik.
- Hautaketa-prozesuan parte hartu nahi dutenek eskabidea telematikoki egin beharko dute, honako helbide elektroniko honetan dagoen inprimakia beteta: www.getxo.eus
- Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aipatzen diren bulegoetako edozeinetan aurkeztu ahalko dira.