Landareetan hobekuntza genetiko molekularreko Ikertzaile Elkartua

neiker
2024/10/28 - 2024/11/11
Inprimatu
Vitoria-Gasteiz
Araba
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
NEIKER - Nekazal Ikerketa eta Garapenerako Euskal Erakundea, S.A.
Lehiaketa:
Landareetan hobekuntza genetiko molekularreko Ikertzaile Elkartua
Lanpostua:
Landareetan hobekuntza genetiko molekularreko Ikertzaile Elkartua
Plaza-kopurua:
1
Mota:
Behin-behineko kontratu
Kontratu-mota:
Behin-behineko kontratu
Eginkizunak eta atazak:
  • Labore estentsiboen babes eta hobekuntza genetikoari buruzko I+G+b proiektuetan zereginak planifikatu, diseinatu eta gauzatzea, patatari arreta berezia jarrita.
  • Tresna bioteknologiko eta bioinformatiko berriak erabiltzea nekazaritzako laboreen barietate-bildumetan faktore biotiko edo abiotikoekiko erresistentziari lotutako dibertsitate genetikoa aztertzeko.
  • Screening-azterketak eta aldaera genotipikoen eta fenotipikoen arteko lotura, besteak beste: genomika funtzionala eta estrukturala, polimorfirmoenn karakterizazioa, eskualde sustatzaileen identifikazioa eta erregulazio- eta transkripzio-faktoreak.
  • Genotipatzeko, sekuentziatzeko (NGS), transkriptomikako eta genetika hobetzeko belaunaldi berriko beste teknika batzuetako tresnen emaitzak eta datuak diseinatzea eta interpretatzea.
Titulazioa:

Deialdiaren xedearekin zerikusia duten arlotan Doktorego izatea.

Beste baldintza batzuk:
  • Gutxienez 2 urteko esperientzia izatea deialdiaren xedearekin lotutako arloetan, eta hau doktoretza lortu ondorengoa izatea.
  • Ingelesa C.1. maila izatea. Maila hori egiaztatzeko dagokion erakunde ofizialaren ikasketa ziurtagiria aurkeztu beharko da edo epaimahaiak egindako elkarrizketaren bidez. Epaimahaiak egindako elkarrizketa deialdiaren betekizun gisa bakarrik balioko du, ez merezimendu gisa.
  • B motako gidabaimen europarra.
Onartzea
Elektronikoa:

Deialdia eta eskaeren on-line aurkezpena www.neiker.eus / “Enplegua“ atalean.