Mantenimenduko Ofizial Espezialista
Bizkaia
- Sistema automatizatuak (berotegiak, laborategiak, klimatizazioa, etab.) kontrolatzeko instalazioen oinarrizko konponketa, instalazioa eta oinarrizko proiektua.
- BT instalazio elektrikoak, koadroak eta kontrol-sistemak muntatzea /diagnostikatzea eta konpontzea.
- Azpiegitura, eraikin, instalazio eta ekipamenduen kontserbazio eta mantentze orokorraren eremuan, hotz/bero industrialeko sistemetan, iturgintzan, banaketa termikoko sarean eta abarretan konponketak edo jarduketak egitea.
- Instalazioetan egiten diren obren kontrolean eta jarraipenean parte hartzea. Kontratak, lan-parteak, eskaerak eta abar kontrolatzea.
- Ekipamendu eta instalazioen mantentze prebentibo eta teknikoko planean parte hartzea. Kontratak kontrolatzea, txostenak ikus-onestea eta gorabeherak konpontzeko solaskidetza.
Goi-mailako heziketa-zikloko diziplina hauetakoren bateko titulazioa izatea:
- Instalazio termikoen eta fluidodunen proiektuak garatzeko goi-mailako teknikaria.
- Instalazio termiko eta fluidodunen mantenimenduko Goi-Mailako Teknikaria.
- Mekatronika industrialeko Goi Mailako Teknikaria.
- Erregulazio eta kontrol sistema automatikoetako goi-mailako teknikaria.
- Sistema elektroteknikoak eta automatizatuen Goi-Mailako Teknikaria.
- Mantentze-lan elektronikoen Goi-Mailako Teknikaria.
Euskara B.2. mailan izatea. Maila hori egiaztatzeko dagokion erakunde ofizialaren ikasketa ziurtagiria aurkeztu beharko da.
- Honako hauetan 6 hilabeteko esperientzia izatea:
- PLC edo antzeko kontrol-sistemak erregulatzea. Sentsoreen eta eragingailuen diagnostiko-gaitasuna industria-instalazioen, klimatizazio-sistemen eta abarren eremuan, eta horien konponketa.
- Behe-tentsioko instalazioak, diseinua, muntaia, diagnostikoa eta konponketa.
- Iturgintza, pneumatika, hidraulika eta oinarrizko mekanika, hotz/bero sareen banaketa-sistemak, makineria eta, oro har, ekipoak konpontzeko.
- Mantentze-lanak kudeatzeko sistemak erabiltzea, txosten teknikoak idaztea eta planoak/eskema elektrikoak diseinatu eta editatzearekin lotutako beste batzuk.
- B motako gidabaimena.
Deialdia eta eskaeren on-line aurkezpena www.neiker.eus / “Enplegua“ atalean.
