Normalkuntza eta Itzulpen teknikaria Uraren euskal Agentziarako

Uraren Euskal Agentziaren logoa
2026/05/22 - 2026/06/05
Inprimatu
Vitoria-Gasteiz
Araba
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
Uraren Euskal Agentzia
Lehiaketa:
Normalkuntza eta Itzulpen teknikaria Uraren euskal Agentziarako
Lanpostua:
Normalkuntza eta Itzulpen teknikaria
Plaza-kopurua:
1
Mota:
Kontratu mugagabea
Kontratu-mota:
Kontratu mugagabea
Taldea:
A1-A2
Eginkizunak eta atazak:

Oinarri hauen xedea da Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailari atxikitako zuzenbide pribatuko erakunde publikoa den URAREN EUSKAL AGENTZIA/AGENCIA VASCA DEL AGUA-ren normalizazio- eta itzulpen-teknikari lanpostua txanda-kontratu bidez lan-kontratu mugagabeko langile gisa betetzeko prozedura arautzea, Uraren Euskal Agentziaren egoitza nagusian zerbitzuak emateko. Deialdi honen xede diren lanpostuak modu mugagabean beteko dira, lanaldi osoan, txandakontratu bidez, teknikari kategorian eta urteko 56.043,90 euroko soldata gordinarekin. Halaber, lan-poltsa bat eratuko da normalizazio eta itzulpeneko teknikari lanpostuan aldi baterako zerbitzuak emateko, zazpigarren oinarrian jasotako kasuetan izan ezik, oinarri hauetan zehazten den bezala. Prozedura honi urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 52., 53,. 54., 55. eta 59. artikuluak aplikatuko zaizkio (xedapen horrek Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren testu bategina onartu zuen).

LANPOSTUAREN XEDE OROKORRA

Euskara-planak egitea eta ebaluatzea; horiek garatzeko jarduerak sustatuko ditu eta hizkuntzaren erabileraren jarraipena egingo du. Horretarako, mota guztietako aholkularitza eta laguntza eskainiko die euskalduntze-prozesuan dauden pertsonei. Dokumentazioa itzultzea, sortzen diren kontsultei erantzunez.

EGITEKO OROKORRAK

 Lantokien jarduerak koordinatzea bere jardun-eremuan.

 Irizpideak proposatzea, bere jarduera-esparruan.

 Euskara-planen arloan hizkuntza-eskakizunen jarraipena egitea

 Euskara-planen arloko espedienteak kudeatzea

 Euskara-planen arloko planak egitea

 Euskara-planekin lotutako kontsultei erantzutea

 Itzulpengintzarekin lotutako kontsultei erantzutea

 Dokumentazioa itzultzea

 

Titulazioa:

a) Titulazioa:

  • Lizentziaduna

  • Arkitektura

  • Goi ingeniaritza

  • Unibertsitateko diplomaduna

  • Arkitekto teknikoa eta/edo aparejadorea

  • Ingeniaritza teknikoa

Hizkuntza eskakizuna:

b) Euskara 4. Hizkuntza eskakizuna

 

Beste baldintza batzuk:

 

Onartzea
Elektronikoa:

Eskabideak aurkezteko epea 2026ko maiatzaren 22tik ekainaren 5era

Oharra: Hautaketa-prozesuan parte hartzeko eskaerak https://uragentzia.convoca.online/ web-orrian aurkeztuko dira.

Deialdia
Gaiak:

GAI-ZERRENDA

  1. Datu pertsonalak babesteko oinarrizko alderdiak: kontzeptuak, printzipioak eta eskubideak.
  2. 10/1982 Oinarrizko Legea, Euskararen Erabilera normalizatzekoa.
  3. 4/2023 LEGEA, apirilaren 27koa, kontsumitzaile eta erabiltzaileen Estatutuarena.
  4. 150/2008 DEKRETUA, uztailaren 29koa, Elebide-Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Zerbitzua- sortu eta kontsulten, iradokizunen eta kexen araubidea ezartzen dituena.
  5. 19/2024 DEKRETUA, otsailaren 22koa, Euskal Sektore Publikoan euskararen erabilera normalizatzekoa.
  6. Euskal Sektore Publikoko euskara planen metodologia: KEMEN, Kudeaketa eta Erabilera Markoa Euskararen Normalizaziorako .
  7. 97/2023 DEKRETUA, ekainaren 27koa, erakunde publiko eta pribatuen jardueran eta kudeaketan euskarak duen garapen-maila ebaluatzeko, egiaztatzeko eta aitortzeko sistema arautzen duena.
  8. EBAZPENA, 2023ko uztailaren 14koa, Hizkuntza Politikarako sailburuordearena, erakunde publikoetan Bikain - Euskararen Kalitate-ziurtagiria eskuratzeko ebaluazio-prozesuaren nondik norakoak garatzen dituena.
  9. Helduen euskalduntzearen curriculuma, ebaluazioa eta egiaztatzegintza. Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Curriculuma. Hizkuntzen ikaskuntza, irakaskuntza eta ebaluaziorako Europako erreferentzia markoa.
  10. 187/2017 Dekretua, uztailaren 4koa, euskararen jakite-maila egiaztatzen duten tituluak eta ziurtagiriak baliokidetzeko eta Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko mailekin parekatzeko den Dekretua aldatzen duena.
  11. 65/2023 Dekretua, apirilaren 18koa, zeinaren bidez bigarren aldiz aldatzen baita euskararen jakite-maila egiaztatzen duten tituluak eta ziurtagiriak baliokidetu, eta Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko mailekin parekatzeko Dekretua
  12. 221/2025 Dekretua, azaroaren 18koa, Euskara Tituluen eta Ziurtagirien Erregistro Bateratua (ETZEB) sortu eta arautzeko Dekretua aldatzen duena.
  13. 47/2012 Dekretua, apirilaren 3koa, euskaraz egindako ikasketa ofizialak aintzat hartzeko eta euskara-maila hizkuntza-tituluen eta ziurtagirien bidez egiaztatzetik salbuesteko dena.
  14.  VII. Inkesta Soziolinguistikoa 2021. Euskal Autonomia Erkidegoa. Laburpen-txostena.
  15. Hizkuntzen erabileraren kale neurketa. 2021. Euskal Herria
  16. Arnasguneak: ZALBIDE, M. (2019): “Arnasguneak. Etorkizuneko erronkak”. BAT Soziolinguistika aldizkaria, 110. zk.
  17. Eusko Jaurlaritzaren Euskararen Plan Estrategikoa 2026-2030
  18.  IVAPeko estilo liburua (2005)
  19. 1/2006 Legea, ekainaren 23koa, urei buruzkoa. I., II. eta III. kapituluak.
  20. 178/2023 Dekretua, azaroaren 28koa, Uraren Euskal Agentziaren estatutuak onartzen dituena. I. eta II. kapituluak.
  21. 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, eta 40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoarena.
  22. Laneko arriskuen prebentzioa. Xedea. Eskubideak eta betebeharrak: laneko arriskuen aurrean babesteko eskubidea. Prebentzio-jardueraren printzipioak. Prebentzio-plana, arriskuen ebaluazioa eta prebentzio-jardueraren plangintza. Langileen prestakuntza.
  23. Berdintasuna: testuingurua-aurrekariak. Xedea eta helburua. Printzipio orokorrak: tratuberdintasuna; aukera-berdintasuna; aniztasunarekiko eta desberdintasunarekiko errespetua; genero-ikuspegiaren integrazioa; ekintza positiboa; sexuaren araberako rolak eta estereotipoak ezabatzea; ordezkaritza orekatua; lankidetza eta koordinazioa. Administrazioaren araudian eta jardueran berdintasuna sustatzeko neurriak.