Ofizial Errementari
Gipuzkoa
Helburua:
- Udal-ekipamendu eta azpiegiturak birmoldatzeko eta mantentzeko errementari lanez arduratzea eta lan txikiak egin.
Lanpostuaren eginkizun espezifikoak:
- Udal-instalazio, -eraikin eta -bide guztietan errementaritzako mantentze-lanez arduratzea.
- Esku-hartzea eragiten duen matxura edo arazoa detektatzea.
- Eskatutako lanbide-espezialitateen araberako zereginak egitea.
- Zerbitzua gauzatzeko beharrezkoak diren zeregin osagarriak (obra-hondakinak kentzea, pikatzea, aldamioak muntatzea eta desmuntatzea) egitea.
- Zerbitzuaren arloan, udalaren eta herritarren eskariak eta beharrak jasotzea.
- Arduradunari atzemandako edozein desbideratze, gorabehera edo anomaliaren berri ematea.
- Materiala garraiatzea.
- Hala izendatuz gero, «Prebentzio-baliabide» gisa jardutea.
- Ibilgailuak gidatzeko eta makinak erabiltzeko baimenez arduratzea.
Lanpostuaren funtzio orokorrak:
- Herritarrari arreta ematea.
- Lankideekin, lanbide-gaitasun handiagoa duen zereginetan lankidetzan aritzea.
- Departamentuko langileekin, zeregin-pilaketak, absentziak edo gaixotasun egoerak daudenean lankidetzan aritzea.
- Bere lana antolatzea.
- Bere erantzukizun-mailaren baitan agindutako zereginak betetzea.
- Lan-prozeduren diseinuan, ezarpenean eta ebaluazioan laguntzea.
- Laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudia betetzea.
- Bere segurtasuna eta osasuna, bai eta bere lanbide-jarduerak eragin diezaiekeen beste pertsona batzuena ere zaintzea.
- Enpresak emandako laneko baliabideak eta babes-ekipoak erabiltzea.
- Zerbitzu bakoitzeko instalazioen, ekipamenduen eta bitartekoen erabilera, kontserbazio eta mantentze egokiaz, horretarako ezarritako arauak betetzen direla gainbegiratuz arduratzea.
- Esku hartzeko beharrak detektatzea.
- Jarduerari dagokionez (idatzi egindako jarduerak) informatzea.
- Bere eginkizunak betetzeko, beste organismo, erakunde eta profesional batzuekin harremanak sustatzea.
- Bere lanpostuaren kategoriaren arabera eta gaitasun eta ahalen profesionalen baitan, egokitzen zaizkion bestelako eginkizunak exekutatzea.
- Datu pertsonalen babesa zaintzea.
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan Graduatu tituluaren jabe izatea.
Atzerrian lortutako titulazioen kasuan, dagokion baliozkotzea edo, hala badagokio, homologazioa egiaztatzen duen egiaztagiria duela egiaztatu beharko da. Baldintza hori ez zaie aplikatuko Europar Batasuneko Zuzenbideko xedapenen babesean araututako lanbideen esparruan lanbide-kualifikazioaren aitorpena lortu duten izangaiei.
2., ez derrigorrezkoa. Merezimendu gisa balioko du.
Oposizio-lehiaketan onartuak izango badira eta, hala badagokio, parte hartuko badute, izangaiek eskakizun espezifiko hauek bete beharko dituzte, funtzio publikoan sartzeko eta 3. Oinarri orokorrean ezarritako eskakizun orokorrez gain:
a) Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan Graduatu tituluaren jabe izatea.
Atzerrian lortutako titulazioen kasuan, dagokion baliozkotzea edo, hala badagokio, homologazioa egiaztatzen duen egiaztagiria duela egiaztatu beharko da. Baldintza hori ez zaie aplikatuko Europar Batasuneko Zuzenbideko xedapenen babesean araututako lanbideen esparruan lanbide-kualifikazioaren aitorpena lortu duten izangaiei.
b) Lanpostuari dagozkion eginkizunak betetzeko gaitasun funtzionala izatea, hamaikagarren oinarri orokorrean araututakoaren arabera egiaztatuko dena.
c) B motako gida-baimena.
- Eskabidea elektronikoki egingo da, udal egoitza elektronikoaren «Enplegu publiko» atalean sartuta. Identifikazio eta sinadura elektronikorako Errenteriako Udalak onartutako sistemak erabiliko dira.