Partaidetzapeko enpresen teknikari analistak

2025/01/30 - 2025/02/19
Inprimatu
Bilbao
Bizkaia
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
FINANTZEN EUSKAL INSTITUTUA
Lehiaketa:
Partaidetzapeko enpresen teknikari analistak
Plaza-kopurua:
2
Kontratu-mota:
Kontratu mugagabea
Eginkizunak eta atazak:

Funtsen eta partaidetzapeko enpresen arduradunaren menpe lan eginez, eginkizun nagusi hauek izango ditu:

• Inbertsioak eta desinbertsioak aztertzea. Eta enpresa ez-finantzarioek kapitalean parte hartzeari buruzko erabakia hartzeko beharrezkoak diren enpresa balorazioko txostenak egitea.
• Txostenak eta urteko oroitidazkiak egitea, gai hauek lantzeko: a) partaidetzapeko enpresen zorroaren segimendua; eta b) Euskadiko enpresa sektorearen bilakaera.

Titulazioa:

• Gradua eta masterra edo lizentzia, ondorengo ikasketa arlo hauetakoren batean:
o Administrazioa eta enpresak
o Ekonomia
o Finantzak eta aktuariotza
o Finantzak eta kontabilitatea

Hizkuntza eskakizuna:

Ez nahitaezkoa:
- Euskera (PL3-rarte)
Nahitaezkoa
- Ingelesa (PL2)

Beste baldintza batzuk:

Antzeko lanpostu batean lan esperientzia izatea, gutxienez 2 urtekoa.
Ezagutzak:
• Office paketearen erabiltzaile aurreratua izatea. Ezinbestekoa da Excel erabiltzen aditua izatea.
• Finantza arloko masterra edo berariazko heziketa; eta enpresa balorazioan esperientzia izatea.
• Euskara eta ingelesa jakitea baloratuko da.