Joan edukira

Peoi lan-poltsa

2021/04/30 - 2021/05/27
Inprimatu
Ispaster-Elexalde
Bizkaia
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
Ispasterko Udala
Lehiaketa:
Peoi lan-poltsa
Lanpostua:
Peoia
Mota:
Bitarteko funtzionarioa
Kontratu-mota:
Bitarteko funtzionarioa
Taldea:
E
Eginkizunak eta atazak:

— Egin behar orokorrak

Hiri-mantentze-lanetako zerbitzu anitzen aurkezpen-lanak, lan balioaniztunen bidez, hau da, tradizionaltzat jotzen diren gremio bati baino gehiagori dagozkion lanak egin behar direnean

Adibide gisa:

– Bide-garbiketa

– Paperontziak garbitzea eta hustea.

– Eraikin eta espazio publikoetan, plazetan, lorategitan mantentze-lanak egitea, eta udal instalazio, azpiegitura, zerbitzu, makineria eta tresnen mantentze-lanak eta konponketa txikiak egitea.

– Estolderia, hustubide, hobi, saneamendu eta sareen sarea askatu eta garbitzea.

– Kultura- eta jai-ekitaldiak egiteko prestaketa-lanak egitea, hala nola hesiak, seinaleak, oholtzak eta abar muntatzea eta desmuntatzea.

– Udal hilerria eta ehorzle zerbitzua mantentzea.

– Landa-bideak mantentzea eta sastrakak kentzea.

– Ispasterko Udalaren jakinarazpenak ematea bizilagunei.

Edo, oro har, udal-zerbitzuek behar bezala funtzionatzeko beharrezkoak diren antzeko lanak.

Titulazioa:

Titulazio akademikoa: Eskola-graduatua, Oinarrizko Batxilergoa, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza-HSAOL, lehen mailako Lanbide Heziketa edo baliokidea, edota haietakoren bat eskuratzeko moduan egotea eskabideak aurkezteko epea amaitzen denean.

Hizkuntza eskakizuna:

Lehen hizkuntza-eskakizuna nahitaezkoa edota azterketa eukaraz egitea.

Beste baldintza batzuk:

a) Espainiako edo Europar Batasuneko estatu kideren bateko herritartasuna izatea, edo, Europar Batasunak egindako eta Espainiako Estatuak berretsitako Nazioarteko Itunei jarraikiz, langileen zirkulazio askea aplikatzen zaion estaturen bateko herritarra izatea.

Halaber, Europar Batasuneko estatuetako herritartasuna dutenen ezkontideek parte hartu ahal izango dute, betiere, zuzenbidearen arabera banatuta ez badaude; herritartasuna duenaren ondorengoek eta haren ezkontidearen ondorengoek ere parte hartu ahal izango dute, baldin eta ezkontideak zuzenbidearen arabera banatuta ez badaude eta ondorengoak hogeita bat (21) urtetik beherakoak badira edo, adin horretatik gorakoak izanda ere, gurasoen kontura bizi badira.

Era berean, lan-kontratudun langile izanik, Espainiako estatuan bizi diren eta aurreko paragrafoetan sartu ez diren atzerritarrek ere parte hartu ahal izango dute. Aukeratzen badituzte, egiaztatu beharko dute administrazio baimenaren jabe direla kontratuaren xedeko jarduera egiteko, betiere kontratua formalizatu baino lehen.

b) Hamasei (16) urte beteta edukitzea eskabideak aurkezteko epea amaitu aurretik, eta nahitaezko erretiro-adina ez izatea.

c) Titulazio akademikoa: Eskola-graduatua, Oinarrizko Batxilergoa, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza-HSAOL, lehen mailako Lanbide Heziketa edo baliokidea, edota haietakoren bat eskuratzeko moduan egotea eskabideak aurkezteko epea amaitzen denean. Titulazioa atzerrian eskuratu duten izangaiek egiaztatu beharko dute badaukatela dagokion baliozkotze-agiria edo, hala badagokio, homologazioa ziurtatzen duen agiria.

Administrazio eskudunak horretarako emandako egiaztagiriaren bidez aurkeztu beharko du baliokidetza izangaiak.

d) Lanpostuei dagozkien atazak edo funtzioak normaltasunez betetzeko gaitasun funtzionala izatea.

e) Edozer administrazio publikoren zerbitzuetatik edota autonomia-erkidegoetako konstituzio- edo estatutu-organoetatik diziplina-espediente bidez baztertua ez egotea edota ebazpen judizial bidez desgaikuntza absolutu edo berezirik ez edukitzea lanpostu edo kargu publikoetarako, funtzionario-kidego edo eskalara sartzeko, edota lan-kontratudun langile moduan egiten zituen edo baztertua edo desgaitua izan zen antzeko funtzioak burutzeko. Beste estatu bateko herritarra bada, ez egotea desgaituta edo horren pareko egoeraren batean, eta bere Estatuan egoera berean egonda enplegu publikora iristeko eragozpen izango litzatekeen diziplinako zehazpenik edo horren parekorik ez izatea.

f) Ez egotea sartuta inolako legezko desgaikuntza- edo bateraezintasun-auzitan, administrazio publikoen zerbitzupeko langileen bateraezintasunei buruz indarrean den araudian aurreikusitako moduan.

g) B1 gidabaimena.

h) Lehen hizkuntza-eskakizuna edo apirilaren 8ko data duen eta euskararen ezagutza egiaztatzen duten titulu eta ziurtagirien arteko baliokidetzak finkatu eta Hizkuntzen Europako Erreferentzi Marko Bateratura egokitzekoa den 64/2008 EDren araberako parekoa egiaztatzea edo, bestela, azterketako proba euskaraz egitea.

   

Onartzea
Aurrez aurrekoa:

Ispasterko Udalaren Erregistro Nagusian (Elexalde auzoa, 9, Ispaster, Bizkaia) aurkeztuko dira.

Eskabideak aurkezteko, eredu ofiziala bete beharko da. Ispasterko Udalaren webgunean (www.ispaster.eus) eskura daiteke esandako orria, bai eta Ispasterko Udaleko Erregistro Nagusian ere.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 16.4. artikuluan (urriaren 1eko 39/2015) zehaztutako gainerako lekuetan ere aurkez daitezke.

Posta-bulegoen bitartez aurkeztutako eskabideek gutun-azal ireki baten barnean egon beharko dute, posta-bulegoko langileek, ziurtatu aurretik, data eta zigilua jar ditzan horietan.

 

           

Deialdia
Gaiak:

GUZTIONTZAKO GAI- ZERRENDA

1. gaia: Ispaster udalerriari buruzko ezagutzak: kale-izendegia, sarbideak, baserri-bideak, kaleen izenak, auzoak, eta baserriak. Garraio- eta hornidura-azpiegiturak. Eraikin publikoak.

2. gaia: Ispaster udalerriari buruzko ezagutzak: orografia, geografia, inguruko parajeak eta mendiak, ibaiak eta errekak.

3. gaia: Ispaster udalerriari buruzko ezagutzak: kultur ekitaldiak eta jaiegun seinalatuenak. Monumentuak eta intereseko tokiak. Datu soziodemografikoak. Ispasterko historia.

4. gaia: Eraikuntza, obra zibila, elektrizitatea, iturgintza eta igeltserotza.

Euskadi, auzolana