Prozesuetako Goi-Mailako Teknikaria

2025/06/12 - 2025/07/09
Inprimatu
Bilbao
Bizkaia
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
Bilboko Udala
Lehiaketa:
Prozesuetako Goi-Mailako Teknikaria
Lanpostua:
Prozesuetako Goi-Mailako Teknikaria
Plaza-kopurua:
1
Mota:
Funtzionarioa
Kontratu-mota:
Funtzionarioa
Taldea:
A1
Titulazioa:
  • Eskabideak/erantzukizunpeko adierazpenak aurkezteko epea amaitzean, lizentziatura edo gradua Ekonomian edo Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan, edo lizentziatura edo gradua Zuzenbidean, edo lizentziatura edo gradua Informatikan edukitzea edo eskuratzeko moduan egotea.

Hizkuntza eskakizuna:
  • Derrigorrezko 3. hizkuntza-eskakizun.

Oharrak:
  • Titulazioak atzerrian eskuratu dituzten izangaiek homologazioko ziurtagiri egokia eduki beharko dute. Baldintza hori ez zaie aplikatuko beren kualifikazio profesionala araututako lanbideen eremuan aitortu zaien izangaiei, Europar Batasunaren Zuzenbideko xedapenen babesean.
Onartzea
Elektronikoa:

Eskabide telematikoak eredu ofizialean aurkeztu beharko dira. Eredu hori https://ope.bilbao.eus. webgunearen bidez eskuratu ahal izango da. Eskaera horiek helbide elektroniko horretan ezartzen den prozedura elektronikoaren bidez aurkeztuko dira. 

 

Aurrez aurrekoa:

Eskabideak paperean aurkezten badira, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan adierazitako tokietan aurkeztu ahal izango dira. Horretarako, eskabide-eredu ofiziala erantsi zaie oinarri hauei, eta eskabide-eredu ofizial hori aurkeztu beharko da azterketa-eskubideei dagokien tasa ordaintzeko posta bidezko igorpena – konturako sarreraren egiaztagiriarekin batera.