Suhiltzaile espezialista

2024/09/23 - 2024/10/18
Inprimatu
Vitoria-Gasteiz
Araba
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
Gasteizko Udala
Lehiaketa:
Suhiltzaile espezialista
Lanpostua:
Suhiltzaile espezialista
Plaza-kopurua:
23
Mota:
Funtzionarioa
Kontratu-mota:
Funtzionarioa
Taldea:
C2
Titulazioa:

Eskabideak aurkezteko epea bukatzen denerako Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduko (DBH) titulu akademiko ofiziala edo horren baliokidea edukitzea edo hura eskuratzeko ordaindu beharrekoa ordainduta edukitzea, eta lanpostu bakoitzaren oinarri espezifikoetan adierazitako gainontzeko betekizunak ere betetzea

Hizkuntza eskakizuna:

2.HE

Beste baldintza batzuk:

1. Eskabideak aurkezteko epea bukatzen denerako espainiar nazionalitatea edukitzea, edo Europar Batasuneko estaturen batekoa, edo Europar Batasunak sinatu eta Espainiak berretsitako nazioarteko hitzarmenen arabera langileen joan-etorri librea aplikagarri zaion herrialderen batekoa izatea.

Orobat, parte hartu ahal izango dute Europar Batasuneko estatuetakoren bateko hiritartasuna dutenen ezkontideek (zuzenbidez banatuta ez badaude), baita haien ondorengoek nahiz ezkontideenek ere, baldin eta bi ezkontideak zuzenbidez banatuta ez badaude eta ondorengo horiek hogeita bat (21) urtetik beherakoak badira edo adin horretatik gorakoak izanda ere gurasoen kontura bizi badira.

2. Eskabideak aurkezteko epea bukatu aurretik hamasei (16) urte beteta edukitzea, eta nahitaezko erretirorako adinera iritsia ez izatea.

3. Eskabideak aurkezteko epea bukatzen denerako Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduko (DBH) titulu akademiko ofiziala edo horren baliokidea edukitzea edo hura eskuratzeko ordaindu beharrekoa ordainduta edukitzea, eta lanpostu bakoitzaren oinarri espezifikoetan adierazitako gainontzeko betekizunak ere betetzea.

4. C motako gidabaimena edukitzea. Betekizun hori betetzeko epea 10 hilabetekoa da, eskabideak aurkezteko epea amaitzen denetik hasita.

5. Nabigazio-lizentzia edo goragoko mailakoa izatea. Betekizun hori betetzeko epea 10 hilabetekoa da, eskabideak aurkezteko epea amaitzen denetik hasita.

6. Diziplina-espediente batez edozein administrazio publikoren edo autonomia-erkidegoetako organo konstituzional edo estatutarioen zerbitzutik bereizita ez egotea, ezta ebazpen judizial baten bitartez enplegu edo kargu publikorako desgaikuntza erabatekoa edo berezia izatea ere funtzionarioen kidegora edo eskalara sartzeko.

Beste estatu bateko herritarra izanez gero, desgaitua edo egoera baliokidean ez egotea, eta diziplina-zehapenik edo baliokiderik ez izatea, dagokion estatuan baldintza berberetan enplegu publikora sartzea eragotziko duenik, hain zuzen.

Administrazio publikoen zerbitzura dauden langileen bateraezintasunen arloan indarrean dagoen araudian aurreikusitako ezgaitasun edo bateraezintasuneko legezko kausaren batean sartuta ez egotea. Hala ere, kargu publiko edo jarduera pribatu bateraezina betetzen dutenek aipatutako lege-arauetan aipatzen den aukera-eskubidea baliatu ahal izango dute.

7. Zereginak betetzeko gaitasun funtzionala edukitzea, eta lanpostuari dagozkion zereginak egitea galaraziko lukeen osasun arazorik ez edukitzea. (Ikus 2022ko uztailaren 26ko EHAAn (143. zk.) argitaratutako medikuntzako bazterketen koadroa, 3271 iragarkia, 35-38 orrialdeak). udal honetako prebentzio zerbitzuak zehaztuko du lanpostuaren araberako gaitasuna, Laneko Osasunaren Atalaren bidez, karrerako funtzionario izendatu aurretik.

8. Deialdiko lanpostuen euskarazko hizkuntza-eskakizunak. Hizkuntza-eskakizuna betetzeko data igaroa duten lanpostuetarako lehiatzen direnek, euskara tituluen eta ziurtagirien erregistro bateratuan egiaztatua ez badute, hizkuntza-eskakizuna egiaztatzeko hautaketa-prozesuaren barruan deitzen diren probak gainditu beharko dituzte, edo ziurtagiri ofizialaren bidez egiaztatu. Hizkuntza-eskakizuna egiaztatua dutenen kasuan, deialdiko lanpostuari dagokion hizkuntza-eskakizuna (2. HE, B2) egiaztatzeko lehen proba baino lehenagokoa izan beharko da egiaztatua duten hizkuntza-eskakizun horren data. IVAPek emandako 2. hizkuntza-eskakizunaren ziurtagiria dutenek, edo Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuko B2 mailarekin parekatutako euskararen jakite-maila egiaztatzen duten titulu edo ziurtagiri ofizialen bat dutenek, baita euskara tituluen eta ziurtagirien erregistro bateratuan hizkuntza-eskakizuna egiaztatuta dutenek ere, berariazko baimena emango diote Vitoria-Gasteizko Udalari erregistro horretan egiaztatzeko. Egiaztapen hori egitea baimentzen ez duten izangaiek dagokion dokumentazioa aurkeztu beharko dute epaimahaiak hala eskatzen dionean. apirilaren 3ko 47/2012 Dekretuan —euskaraz egindako ikasketa ofizialak aintzat hartzeko eta euskara-maila hizkuntza-tituluen eta ziurtagirien bidez egiaztatzetik salbuesteko— xedatutakoaren babesean hizkuntza-eskakizunak egiaztatu nahi dituztenek dagokion ziurtagiri akademikoa aurkeztu beharko dute, baldin eta horri dagokion ariketa egin aurretik egiaztatu badute.

IVAPek emandako 1. hizkuntza-eskakizunaren ziurtagiriarengatik edo Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuko B1 maila egiaztatzen duen titulu edo ziurtagiriengatik lehiaketa-fasean (M2 atala) adierazitako puntuazioa emango da, betiere euskara-proba egin aurretik egiaztatu bada.

9. Inskripzio-tasekin lotutako betekizuna. Hutsik dauden lanpostuen jabe izango direnak hautatzeko lehiaketa, oposizio eta oposizio-lehiaketetan parte hartu ahal izateko Vitoria-Gasteizko Udalak finkatuak dituen tasak (7.13 tasa) ordaindu izana (zein titulazio taldetarako lehiatzen den, horri dagokiona) eskabideak aurkezteko epearen barruan.

Onartzea
Elektronikoa: