Teknikari laguntzaile dinamizatzailea
Gipuzkoa
Batxilergoko titulua edo titulu teknikoa izatea.
Atzerrian lortutako titulazioen kasuan, dagokion baliozkotzea edo, hala badagokio, homologazioa egiaztatzen duen kredentziala dutela egiaztatu beharko da. Baldintza hori ez zaie aplikatuko Europako Erkidegoko zuzenbideko xedapenen babesean araututako lanbideen eremuan lanbide-kualifikazioa aitortu zaien izangaiei.
- Derrigorrezko C1 simetrikoa hizkuntz eskakizuna egiaztatzea, bai hautaketa prozesuaren esparruan egiten diren proben bidez, bai eska tzen den hizkuntz-eskakizuna indarreko araudiaren arabera egiazta tzen edo baliozkotzen duen dokumenturen bat aurkeztuta.
Profil simetrikoak adierazten du maila bera eska tzen dela, bai ulermenean eta idatzizko adierazpenean, bai ahozko ulermenean eta adierazpenean.
- Eskaera elektronikoki egingo da, udalaren egoitza elektronikoaren «Enplegu publikoa» atalean sartuta. www.errenteria.eus
Identifikaziorako eta sinadura elektronikorako Errenteriako Udalak onartutako sistemak erabiliko dira. Hori guztia oinarri orokorren bosgarren oinarriaren arabera, Errenteriako Udalaren Administrazio Elektronikoa arautzen duen Udal Ordenantzan ezarritakoarekin batera.
