Teknologiako teknikaria
Bizkaia
+G+Bko finantzaketa publikoko programak kudeatzeko lanak. Onuradunak EAEko enpresak eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko eragileak dira. Kudeaketa-lanek honako hauek eskatzen dituzte:
• Proposamenak kontrastatzea ZTBESko enpresa eta eragileekin, hau da, zentro teknologikoekin, ikerketa kooperatiboko zentroekin, euskal unibertsitateetako ikerketa taldeekin, enpresetako I+G unitateekin, osasun ikerketako zentroekin, besteak beste.
• Proposamenen sailkapen teknologikoa eta sektoriala, proiektu bakoitzak lantzen duen gai nagusiaren arabera
• I+G+B proiektuen ebaluazio teknikoak eta ekonomikoak berrikustea
• Arreta berezia jarriko da prozesu industrialetan aplika daitezkeen ekoizpen teknologia aurreratu eta jasangarriekin lotutako proposamenetan, hala nola fabrikazio aurreratuko teknologietan, fabrikazio gehigarriko teknologietan, metrologia eta ikuskapen teknologietan, sistema mekatronikoetan, gainazalak tratatzeko teknologietan eta ekoizpen jasangarrirako material aurreratuetan, besteak beste.
• I+G+Bko proiektuen datu-baseetako informazio garrantzitsua biltzeko, ateratzeko eta prozesatzeko lanak
• I+G+B programak monitorizatzeko eta ebaluatzeko txostenak egiten laguntzea
• EAEko enpresa mailako I+G+Bko jardueraren eta ZTBESko eragileen txostenak egiten laguntzea.
• Lan-eremuari buruzko nazioarteko sare eta proiektuetan parte hartzea
• Unibertsitateko goi-mailako titulazioa, batez ere ingeniaritzan edo zientzietan.
• Masterreko titulazioa baloratuko da.
• Ingelesa-maila: C1 ahozko eta idatzizko ulermenean eta adierazpenean
• EAEko bi hizkuntza ofizialak menperatzea (euskara eta gaztelania)
ESPERIENTZIA
• Berrikuntza-ekosistema eta euskal enpresa-sarea ezagutzea.
• I+G+B laguntzeko programak ezagutzea
• Esperientzia enpresei aholkularitza ematen eta/edo teknologia transferitzen
• Esperientzia, txostenak egiten eta proiektuak justifikatzen.
• 3-4 urte, gutxi gorabehera.
• Ofimatikako erabiltzaile aurreratua (Microsoft 365, Excel, Power Point...).
Balioesteko baldintzak:
• Proiektuak antolatzeko eta kudeatzeko gaitasuna.
• Komunikatzeko eta taldean lan egiteko trebetasunak.
• Emaitzetarako orientazioa eta proaktibitatea.
• Teknologia berrietan trebatzea eta interesa izatea.
• Nazioarteko eragileekin hitz egiteko gaitasuna.
Malgutasuna eta moldagarritasuna diziplina anitzeko inguruneetara.
