Administrariak
Gipuzkoa
Batxilergoko edo bigarren mailako Lanbide Heziketako titulua, edo baliokidea.
Derrigorrezko C1 hizkuntza-eskakizuna.
(Euskara proba: nahitaezkoa eta baztertzailea. Euskarako C1 hizkuntza-eskakizuna egiaztatu beharko da.)
Hautaketa prozesuen oinarri orokorrak laugarren oinarrian ezarritako baldintzak.
Ahal dela Tolosako Udalaren egoitza elektroniko bidez, https://udala.tolosa.eus/eu/udal-administrazioa/lan-eskaintza helbidean eskuragarri dagoen eredu ofizial eta normalizatuan.
— Tolosako Udaleko Erregistro Orokorrean (Plaza Zaharra, 6), 7:15etik 14:15era astelehenetik asteazkenera eta ostiraletan, eta ostegunetan, 7:15etik 19:00etara. Eskatzaileek Udateko langileen aurrean egiaztatu beharko dute nor diren.
— Eskabideak aurkeztu ahal izango dira 39/2015 Legeak, urriaren 1ekoak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidea arautzen duenak, 16. artikuluan aipatzen dituen lekuetan. Eskabideak posta bulegoetan aurkeztu nahi badira, aurkezteko epea amaitu baino lehen eraman behar dira bulego horietara, gutun-azal irekian, bertako funtzionarioak data eta zigilua jar diezaien. Horrela bakarrik ulertuko da postetxean aurkeztu ziren egunean sartu zirela.