Udal Zerbitzuen Teknikariaren aldi baterako lan-poltsa

2024/11/28 - 2024/12/12
Inprimatu
Ermua
Bizkaia
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
Ermuako Udala
Lehiaketa:
Udal Zerbitzuen Teknikariaren aldi baterako lan-poltsa
Lanpostua:
Udal Zerbitzuko teknikaria
Mota:
Lan-poltsak
Taldea:
A2
Titulazioa:

Diplomatura, gradua edo baliokidea arkitekto teknikoan, ingeniari teknikoan, obra zibileko ingeniari teknikoan edo herri-lanetako ingeniari teknikoan edo titulazio baliokideetan.

Hizkuntza eskakizuna:

C1. Aginduzkoa

Beste baldintza batzuk:

a) Europar Batasuneko kide den estatu bateko nazionalitatea edukitzea edo, bestela, Europar Batasunak egin eta Espainiako estatuak berretsitako tratatuak aplikatzearen ondorioz langileen zirkulazio askea onartuta daukan estatu batekoa izatea.

b) Era berean, espainiarren eta Europar Batasuneko beste estatu kideetako herritarren ezkontideek parte hartu ahalko dute, baldin eta egitez bananduta ez badaude, eta haien ondorengoek edo haien ezkontidearen ondorengoek, hogeita bat urte baino gutxiago badituzte edo, zaharragoak izanez gero, haien kontura bizi badira.

c) Gutxienez 16 urte izatea eta nahitaezko erretiroko gehienezko adina ez gainditzea eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean.

d) Diplomatura, gradua edo baliokidea arkitekto teknikoan, ingeniari teknikoan, obra zibileko ingeniari teknikoan edo herri-lanetako ingeniari teknikoan edo titulazio baliokideetan titulua izatea edo titulu hori eskuratzeko eskubideak ordainduta izatea. Atzerrian lortutako titulazioak dituzten izangaiek dagokien baliozkotzea edo tituluaren homologazioa egiaztatzen duen egiaztagiria dutela egiaztatu beharko dute.

e) Zereginak betetzeko behar den gaitasun funtzionala edukitzea. Bete nahi den plazari dagozkion eginkizunak normaltasunez betetzeko behar den gaitasun funtzionala eta psikofisikoa edukitzea eta beren elbarritasun-maila lanpostuaren betebeharrak eta eginkizunak betetzeko oztopo ez dela egiaztatzea. Hori Udalaren Osasun Zerbitzuek egiaztatuko dute.

f) Diziplina espediente bat dela medio, edozein herri administrazioren edo autonomía erkidegoetako konstituzio edo estatutu organoen zerbitzutik bereizita ez egotea, eta ebazpen administratibo edo judizialen bidez, enplegu edo kargu publikoak betetzeko desgaitasun absoluturik edo berezirik ez izatea, ez funtzionarioen kidegoan edo eskalan sartzeko, ez eta, langile lan-kontratudunen kasuan, bereizi edo desgaitu aurretik betetzen zituztenen antzeko funtzioak betetzeko ere. Beste estatu bateko herritarra bada, desgaituta edo horren pareko egoera batean ez egotea eta haren estatuan baldintza beretan enplegu publikora iristeko eragozpen den diziplinazko zehapenik edo horren parekorik ez izatea.

g) Abenduaren 26ko 53/1984 Legeak, herri administrazioen zerbitzurako bateraezintasuna arautzen duenak, xedatutakoaren arabera, ezintasun eta bateraezintasuneko legezko kausaren batean ez egotea.

 

 

 

Onartzea
Aurrez aurrekoa:
  • Ermuko Udaleko Sarrera-erregistroan aurkeztuko dira  (Abiapuntu Konbentukoa kalea z/g, 48260 Ermua)