Udaleko eraikinen garbiketarako pertsonala
Gipuzkoa
Eraikinen garbiketa arloari dagokion plangintza gauzatzea, lanak ezarritako epeen eta eskura dauden baliabideen arabera banatuz. Lanen jarraipena egitea eta materialak eta baliabideak erostea proposatze.
Lanpostuaren eginkizunak, besteak beste, honako hauek dira:
1. Komunen garbiketa eta desinfekzioa egitea; komuneko papera eta eskuzapiak birjartzea.
2. Lurrak eta paretak garbitzea.
3. Eskailera, helduleku eta sarrera-irteerak garbitu eta desinfektatzea.
4. Mahai eta aulkien garbiketa egitea.
5. Hautsa kentzea.
6. Kristal eta azulejuak garbitu eta desinfekta tzea.
7. Eraikuntza lanen ostean hondakinak kentzen direnean, haien garbiketaz arduratzea.
8. Eraikinak itxita daudenean garbiketa orokorrak egitea.
9. Zaborrak ateratzea.
10. Garbiketako karroetan materiala birjarri eta garbitzea.
11. Garbitzen diren eraikinetako alarmak konektatu eta leiho eta ate guztiak itxi direla egiaztatzea.
12. Eraikinak garbitzeko udal-brigadako gainerako lanpostuak ordeztea, beharrezkoa denean (bajak, oporrak, etab.), kategoria eta ezaugarriak kontuan hartuta.
13. Era berean, bere lanbide-kualifikazioari, lanbide-gaitasunei eta -gaitasunei dagokien beste edozein zeregin egitea, Udalak ezarritako helburuak lortze aldera.
Eskola-ziurtagiria edo baliokideren bat izatea. Atzerriko titulazioei dagokienez, horiek homologatu izana egiaztatzen duen agiria eduki beharko du hautagaiak.
1.HE
a) 16 urte beteta izatea eta nahitaezko erretiroa hartzeko adinera ez iristea.
b) Europar Batasuneko estaturen bateko nazionalitatea izatea, edo Europar Batasunak sinatu eta Espainiako estatuak berretsitako nazioarteko itunen aplikazioaren ondorioz langileen joan-etorri askea aplikatzen zaion estaturen bateko nazionalitatea izatea.
Europar Batasuneko estatu kideetako herritarren ezkontideak ere parte hartu ahal izango du, betiere zuzenbidez bananduta ez badago, bai eta haien ondorengoek eta ezkontidearen ondorengoek ere, betiere, bi ezkontideak zuzenbidez bananduta ez badaude, ondorengoak hogeita bat (21) urtetik beherakoak edo adin horretatik gorakoak badira eta haien kontura bizi badira.
c) Eskola-ziurtagiria edo baliokideren bat izatea. Atzerriko titulazioei dagokienez, horiek homologatu izana egiaztatzen duen agiria eduki beharko du hautagaiak.
d) Lanpostuaren berezko eginkizunak normaltasunez betetzea eragozten duen edo bateraezina den gaixotasun edo akats fisiko edo psikikorik ez izatea; hori dagokion mediku- azterketaren bidez egiaztatuko da.
e) Diziplina-espediente bidez edozein herri-administraziotako edo autonomia- erkidegoetako konstituzio- edo estatutu- organoetako zerbitzutik bereizita ez egotea, eta ebazpen judizialaren bidez enplegu edo kargu publikoetarako desgaikuntza absolutu edo berezirik ez izatea, ez funtzionarioen kidegoan edo eskalan sartzeko desgaikuntza absolutu edo berezirik ez izatea, ez eta lan-kontratuko langileen kasuan betetzen zituzten antzeko eginkizunak betetzeko desgaikuntza absolutu edo berezirik ere, langile horiek bereizi edo desgaitu badituzte.
f) Ezintasun-kausetan sartuta ez egotea eta abenduaren 26ko 53/1984 Legeak bateraezintzat jotako jarduerarik ez egitea.
g) Langileak hautatzeko deialdietan izena emateagatiko 20 €ko tasa ordaindu izana. Izen ematea telematikoki egin ezkero horretarako dagoen aplikazioak Euskal administrazioaren ordainketa-pasabidera bideratuko du eta bertatik egin beharko da. Izen ematea telematikoki ez bada egiten Idiazabalgo Udaleko ondoko konturen batean 20 €ko ordainketa egin beharko da eta kontzeptu gisa hautagaiaren izen abizenak eta Garbitzaile oposaketa jarri beharko da. Ordaindu izanaren frogagiria eskaerarekin batera aurkeztu beharko da.
ES94 2095 5044 3110 6385 7592 Kutxabank.
ES16 3035 0199 01 1990 9000 0000 Euskadiko Kutxa.
ES98 3008 0157 9048 7978 1328 Rural Kutxa.
h) 1. hizkuntza-eskakizuna egiaztatzea, bai hautaketa-prozesuan zehar egingo diren ariketen bidez, bai bosgarren oinarrian zerrendatutako dokumenturen bat aurkeztuz. Horretarako, hautagaiek inguruabar hori jaso beharko dute eskabidean.
i) Sexu-askatasunaren eta sexu- ukigabetasunaren aurkako delituren batengatik (sexu-erasoa eta -abusua, sexu-jazarpena, exhibizionismoa eta sexu-probokazioa, prostituzioa eta sexu-esplotazioa eta adingabeen ustelkeria barne) eta gizakien salerosketagatik kondenatua ez izatea, Adingabearen Babes Juridikoari buruzko urtarrilaren 15eko 1/1996 Lege Organikoaren 13. artikuluan ezarritakoaren arabera (Kode Zibila eta Prozedura Zibilaren Legea partzialki aldatzen ditu). Haurrak Babesteko Sistema aldatzen duen uztailaren 28ko 26/2015 Legean.
- www.idiazabal.eus egoitza elektronikoan.
- Eskabideak Idiazabalgo Udalaren herritarrentzako arreta zerbitzuaren eta erregistro gaietan laguntzeko bulegoan egongo dira eskuragarri.