Udaltzaingoaren agentea

2024/11/15 - 2024/12/12
Inprimatu
Astigarraga
Gipuzkoa
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
Astigarragako Udala
Lehiaketa:
Udaltzaingoaren agentea
Lanpostua:
Udaltzaingoa, agentea.
Plaza-kopurua:
2
Plaza-banaketa:
  • Bete nahi diren lanpostuak 2 dira, hala ere, hautapen prozesuan zehar eta hau bukatu aurretik, udalak plaza-kopuru hori handitzea onartu dezake.    
Mota:
Funtzionarioa
Kontratu-mota:
Funtzionarioa
Taldea:
C1
Eginkizunak eta atazak:

a)    Gizabanakoen eskubideak erabili ahal izatea babestea, askatasun publikoak bermatzeko eta herritarren segurtasuna zaintzeko. Horretarako, polizia judizial gisa, Prozedura Kriminalaren Legeak ematen dizkion eskumenak erabiliko ditu.

b)    Udaleko ordenantza eta erregelamenduak, Alkatetzaren bandoak, Udalaren erabakiak zein Udalak gauzatu behar dituen poliziari eta gobernu egokiari buruzko gainerako xedapen orokorrak zehatz-mehatz betetzen direla zaintzea, bai eta gertatzen diren arau-hausteak Alkatetzari jakinaraztea ere.

c)    Eraikinak, parkeak, lorategiak eta, orokorrean, udal-titulartasuneko instalazio edo ondasun guztiak –ondasun horien zaintzari atxikita beste funtzionario batzuk egon arren– zaintzea.

d)    Trafikoaren eta garraioen zaintza eta antolamendua egitea, eta, zehazki:

—Udal-mugartean ibilgailuen eta oinezkoen zirkulazioa bideratzea, bide-hezkuntzan parte hartzea –laguntza eskatzen duten organo eta zentroekin kolaboratuz–, aparkaleku publikoak eta bidegurutzeak zaintzea eta hiri-bideetan barrena trafikoari segurtasuna eta arintasuna emateko gainerako eginkizunak burutzea, hori guztia Udalak emandako zein egoki diren maila handiagoko xedapenak aplikatuta.

—Hiriguneko nahiz udal-bideetako esparruko garraiobideen eta zerbitzu publikoko ibilgailuen inguruan indarrean dauden xedapenak betetzen direla zaintzen laguntzea, bidaiariei zein salgaiei dagokienez, eta, bereziki, arriskutsutzat jotakoei dagokienez. Horrez gain, haien segurtasunari eta higieneari dagokienez, araudia gorde behar dute.

—Trafikoaren plangintza, seinaleztapena eta antolamendua ulertzen duten udalorganismoekin kolaboratu eta parte hartzea.

e)    Laguntza ematea hondamen publikoko kasuetan eta gizarte-laguntza eta babes zibilaren ardura duten erakunde eta organismoekin kolaboratzea.

f)    Bizilagunen segurtasunari arreta ematea, pertsonak eta beren ondasunak zainduz, eta arreta berezia ematea Udalbatzako kideen babesari.

g)    Beren jarduketatik eratorritako eginbideak polizia judizial gisa egitea, agintaritza judizialak eskatzen duen informazioa, pertsonei edo ondasunei buruzkoa, biltzea eta atestatu egokiak egitea. Zeregin horiek bulego propioetan egingo dira eta agintaritza judizial eskudunak izapidetuko ditu zuzenean. Egindakoa agintaritzen eskura jarri arte beharrezkoak diren neurriak hartu behar dira.

h)    Herritarrei ematea eskatzen duten interes orokorreko informazioa, hala nola zerbitzu publikoen helbide eta telefonoak, informazio-batzordeen eta Alkatetzari bisita egiteko ordutegiak eta antzeko beste informazio batzuk; baita arreta eta laguntza berezia ematea urritasun fisiko edo mental bat izateagatik behar duten pertsonei.

i)    Udaleko administrazio-arloko funtzionamendua egokia izan dadin laguntzea, agintzen zaizkien jakinarazpenak eta ikuskatzeak eginez eta toki-zergen ordainarazpenerako agintzen zaizkien udal-erroldak prestatzen kolaboratuz. Gainera, udaleko gainerako langileen lanalditik kanpo izateagatik sortzen zaizkien gaiei arreta eman behar dizkiete, betiere haiek ebazteko ezagutza berezirik behar ez bada eta zerbitzuaren larrialdi beharrak kontuan hartuta.

j)    Patruilatzea bai oinez, bai kotxez.

k)    Udaltzaingoa biolentzia matxistaren aurkako agente aktiboa da.

l)    Segurtasun Batzordearekin kolaboratzea Autonomia Estatutuko 17.4. artikuluan aurreikusitako ondoreetarako, kolaborazio horretarako lege-estaldurarik badago.

m)    Antolamendu juridikoak aitortzen dion beste edozein eginkizun burutzea.

Titulazioa:

 Batxiler edo teknikari titulua edota horien baliokidea edukitzea. Atzerriko tituluen kasuan, homologazioa egiaztatzen duen egiaztagiria eduki beharko da.

Hizkuntza eskakizuna:

Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko C1 maila edo baliokidea (3. hizkuntz-eskakizuna, EGA…)

Beste baldintza batzuk:

a)    Espainiako nazionalitatea izatea.

b)    18 urte beteta eta 38 urte bete ez izana eskaerak aurkezteko azken egunean. Hala ere, adin-muga gainditurik ere, Euskal Autonomia Erkidegok polizia-kidegoetan emandako zerbitzuekin konpentsatuko da.

c)    Batxiler edo teknikari titulua edota horien baliokidea edukitzea. Atzerriko tituluen kasuan, homologazioa egiaztatzen duen egiaztagiria eduki behark oda.

d)    Baldintza zehatzak: B gida-baimenak.

e)    Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko C1 maila edo baliokidea (3. hizkuntz-eskakizuna, EGA…), bederatzigarren oinarrian jasotakoarekin bat.

f)    Armak eramateko eta, hala badagokio, erabiltzeko konpromisoa hartzea.

g)    315/1994 Dekretuaren eranskinean ezarritako bazterketa medikoen taulan ez egotea, ezta Euskal Herriko Poliziaren hautespen- eta prestakuntza- araudia bigarren aldiz aldatu zuen otsaiolaren 17ko 36/2004 Dekretuari erantsita doan «medikuntzako bazterketen taulan» aitatzen diren arazoetako bat bera ere.

Gaitasuna hautaketa prozesua gainditu ondoren, indarrean dagoen araudian ezarritakoaren arabera medikuaren egiaztagiri edo azterketarekin egiaztatuko da. Kargu hartzea baldintza honen betetzearen menpe egongo da.

h)    Doluzko delituagatik kondenatua ez izateaj, administrazio publiko baten zerbitzutik bereizita ez egotea, eta funtzio publikoak betetzeko desgaituta edo etenda ez egotea. Dena dela, birgaitzeko onura aplikagarria izango da, administrazio eta zigorren alorreko arauekin bat etorriz, hautagaiak onura hori agiri ofizial bidez egiaztatuz gero.

i)    53/1984 Legean (abenduaren 26koa, Herri-administrazioen zerbitzuko langileen bateraezintasunen araubidean buruzkoa) aurreikusitakoaren arabera, desgaitasun edo legezko bateraezintasunik ez edukitzea, jada kargu publiko bat dutenei edo aipatutako legezko arauak erreferentzia egiten dion aukera eskubidea jarduteko bateraezina ez den jarduera pribatua eragotzi gabe.

j)    Arau-hauste larri edo oso larri batengatik Euskadiko Polizia erakunde batean sartzeko hautaketa prozesu batean baztertua ez izana, baztertze adierazpenaren datatik aurretiko izen-emate epearen baliokidea den denbora pasa bada salbu.

Onartzea
Elektronikoa:
  • Eskabideak baliabide elektronikoen bidez aurkeztu nahi izanez gero, Erregistro Telematikoa erabili ahal izango da (http://astigarraga.eus/eu/tramiteak), eskabidea behar bezala beteta eta erantsita, baita parte hartzeko eskatzen den dokumentazioa ere.
Aurrez aurrekoa:
  • Paperean doazen eskabideak Astigarragako Udaleko Erregistro Orokorrean aurkeztuko dira (Foru plaza 13. 20115 Astigarraga).
  • Postetxeko bulegoetan aurkeztutako eskabideak epea amaitu baino lehen entregatuko dira irekita doan gutunazalean, Postetxeko funtzionarioak zigilatu eta eguna jartzeko. Horrela bakarrik ulertuko da sarrera izan duela Postetxean aurkeztu ziren egunean.