Uliazpi Fundazioa, hainbat lanpostu betetzeko deialdi.
Gipuzkoa
- Lan-kontratuko langile finkoen plantillako bi mediku plaza, lehiaketa-oposizio-ren bidez txanda irekian, bete beharrekoa.
- Lan-kontratuko langile finkoen plantillako Goi Mailako Teknikari Juridiko plaza bat, lehiaketa-oposizio-ren bidez txanda irekian, bete beharrekoa.
- Lan-kontratuko langile finkoen plantillako kudeaketa-teknikariaren plaza bat, lehiaketa-oposizio-ren bidez txanda irekian, bete beharrekoa.
Eskatutako titulazioa: Medikuntzako unibertsitate gradua edo lizentzia edo titulu baliokidea.
Eskatutako titulazioa: Zuzenbideko unibertsitate gradua edo lizentzia edo titulu baliokidea.
Eskatutako titulazioa: Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako unibertsitate gradua edo lizentzia, Ekonomiako unibertsitate gradua edo lizentzia, edo titulu baliokideak.
Euskara: derrigorrezko 3. hizkuntza eskakizuna (3.1.f) eta 9.2 oinarri orokorrak).
Euskara: derrigorrezko 4. hizkuntza eskakizuna (3.1.f) eta 9.2 oinarri orokorrak).
Euskara: derrigorrezko 3. hizkuntza eskakizuna (3.1.f) eta 9.2 oinarri orokorrak).
a) Hamasei urtebeteta izatea eta legez ezarritako erretirorako ohiko adina ez gainditzea.
b) Europar Batasuneko estatu kide bateko nazionalitatea edukitzea, edo Europar Batasunak egin eta Espainiar Estatuak berretsitako nazioarteko hitzar menen bidez langileen zirkulazio askea duten estatuetakoa izatea. Parte har dezakete, halaber, Europar Batasuneko estatu kideetako nazionalitatea dutenen ezkontideek, duten nazionalitatea dutela, baldin eta zuzenbidez bananduta ez badaude, eta baita nazionalitate hura dutenen ondorengoek eta haren ezkontide zuzenbidez banatu gabearen ondorengoek ere, 21 urte baino gutxiago badituzte, edota gehiago izanik ere haien kontura bizi badira. Halaber, aurreko paragrafoetan aipatu ez arren, legezko bizilekua Espainian daukaten atzerritarrek ere parte hartu ahal izango dute.
c) Plazari dagozkion zereginak betetzeko gaitasun funtzionala izatea. Uliazpik zehazten dituen mediku zerbitzuek egiaztatuko dute hori, lan-kontratupeko langile finko izendatu aurretik eta 11.4.3 oinarri orokorrean aurreikusitakoaren arabera. Hori guztia, azaroaren 29ko 1/2013 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako desgaitasuna duten pertsonen eskubideei eta haien gizarteratze ari buruzko Lege Orokorraren Testu Bategina aplikatzearen kalterik gabe.
d) Diziplina espediente bidez autonomia erkidegoetako edozein administrazio publikoren edo konstituzio- edo estatutu-organoren zerbitzutik bereizita ez egotea, eta ebazpen judizial bidez enplegu edo kargu publikoetarako desgaikuntza absolutu edo berezia ez izatea, bereizita edo desgaituta egon den kategorian sartzeko. Beste estatu bateko nazionalitatea izanez gero, desgaitua edo egoera baliokidean ez egotea, ezta diziplina-zehapenik edo baliokiderik ez izatea ere, bere estatuan baldintza berberetan enplegu publikora iristea eragotziko duenik, hain zuzen.
e) Oinarri espezifikoetan adierazitako titulu ofiziala edo homologatua izatea, edo agiriok jaso ahal izateko eskubideak ordainduta izatea. Ondorio horietarako, ez da nahikoa izango eskatutako titulazioa lortzeko ikasketa planak edo probak gainditu izana, ezta hori egiaztatzen duen ziurtagiri akademikoa edukitzea ere. Egoera horretan dauden pertsonek, titulazioaren baldintza betetzeko, titulua emateko eskubideak ordaindu beharko dituzte, hautaketa prozesuan parte hartzeko eskaerak aurkezteko epearen barruan. Atzerrian eskuratutako titulazioen kasuan, dagokion baliozkotzea edo, hala badagokio, homologazioaren egiaztagiria eduki behar da. Baldintza hori ez zaie eskatuko beren kualifikazio profesionala, profesio arautuen esparruan, Europar Batasuneko Zuzenbideko xedapenen babesean aitortua duten izangaiei. Izangaiei dagokie aitorpen hori egiaztatzea.
f) Parte hartzeko baldintza denean, deialdiaren oinarri espezifikoetan eskatutako euskarako hizkuntza eskakizuna egiaztatzen duen ziurtagiria edukitzea, edo, hala badagokio, 9.2 oinarri orokorrean ezarritakoaren arabera lortzea. Derrigorrezko 4. hizkuntza eskakizuna duten plazak betetzeko, deialdi bakoitzaren oinarri espezifikoetan ezarriko da ea deitutako plazak 3. hizkuntza eskakizuna duten izangaiek bete ahal izango dituzten, deialdi horien ondorioetarako soilik, 4. hizkuntza eskakizuna duten izangaiekin bete ezin diren kasuetan, 19/2024 Dekre tuak, otsailaren 22koak, Euskal Sektore Publikoan euskararen erabilera normalizatzekoak, 37.4 artikuluan xedatutakoaren arabera.
g) Uliazpiko lan-kontratupeko langile finko ez izatea plaza berean.
h) Oinarri espezifikoetan eska tzen diren beste bal din tza batzuk.
- Hautaketa prozesu batean parte hartu nahi duten pertsonek bitarteko elektronikoen bidez aurkeztu beharko dute dagokien parte hartzeko eskaera, 6.2 oinarri orokorrean adierazitako epean, eta Uliazpiko lehendakariari zuzenduko zaio. Eskaera hori aurkezteko, interesdunek inprimaki elektronikoa eskuratu beharko dute. Inprimaki hori Uliazpiren egoitza elektronikoaren «Enplegu publikoa» atalean egongo da eskuragarri. Parte hartzeko eskaeraren atal guztiak bete beharko dituzte izangaiek, eta adieraziko dute 3. oinarri orokorrean ezarritako baldintza guzti-guztiak betetzen dituztela eskaerak aurkezteko epea amaitzen den datarako. Adierazpen horretatik salbuesten da euskarazko ezagutzaren baldintza, zeinari 9.2 oinarri orokorrean ezarritakoa aplikatuko baitzaio.
- Izen osoa adierazi behar da hautaketa prozesuan parte hartzeko aurkezten den titulu akademikoa aipatzerakoan. Ez dira baliozkoak izango titulua identifikatzea ahalbidetzen ez duten erreferentzia generikoak edo osatugabeak. Izangaiek oposizioaldiko ariketak egiteko aukeratzen duten hizkuntza ofiziala zehaztuko dute, euskara ala gaztelania.
- Eskaerarekin batera ez da beharrezkoa izango dokumenturik aurkeztea, 7.1 oinarri orokorrean jasotzen denaren arabera.
- 6.3. oinarri orokorrean aurreikusitako parte hartzeko tasa ordaintzeak ez du esan nahi hautaketa prozesuan parte hartzeko eskaera aurkeztu denik. Horregatik, Ordainketa Pasabidearen bidez tasa ordaindutakoan, izangaiak, pantailan erakutsitako jarraibideei jarraituz, eskaeraren inprimaki elektronikora itzuli beharko du, eskaera sinatu eta erregistratu ahal izateko. Eskaera bitarteko elektronikoen bidez aurkeztu ondoren, izangaiak aurkezte-agiri bat jasoko du Herritarren Datuen Foru Erregistroan agertzen den helbide elektronikoan (https://egoitza.gipuzkoa.eus/rfdc), eta, besterik adierazi ezean, helbide hori agertuko da eskaeran. Kasu horretan bakarrik ulertu ahal izango du izangaiak behar bezala aurkeztu duela parte hartzeko eskaera.
- Lan-kontratuko langile finkoen plantillako bi mediku plaza, lehiaketa-oposizio-ren bidez txanda irekian, bete beharrekoa.
- Lan-kontratuko langile finkoen plantillako Goi Mailako Teknikari Juridiko plaza bat, lehiaketa-oposizio-ren bidez txanda irekian, bete beharrekoa.
- Lan-kontratuko langile finkoen plantillako kudeaketa-teknikariaren plaza bat, lehiaketa-oposizio-ren bidez txanda irekian, bete beharrekoa.