Zerbitzuetako Zeregin anitzetarako langilea

2024/10/22 - 2024/11/19
Inprimatu

Gipuzkoa
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
Alegiako Udala
Lehiaketa:
Zerbitzuetako Zeregin anitzetarako langilea
Lanpostua:
Zerbitzuetako Zeregin anitzetarako langilea
Plaza-kopurua:
1
Mota:
Funtzionarioa
Kontratu-mota:
Funtzionarioa
Taldea:
LT
Titulazioa:

Eskola Ziurtagiria, Eskola Graduatua, Oinarrizko Batxilerra, Lehen mailako Lanbide Heziketa, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza, eta beste antzekoak.

Hizkuntza eskakizuna:

2. HE

Beste baldintza batzuk:

a)    Nazionalitatea:

Oro har, eskala eta azpieskaletarako hala erabakitzen den deialdietan izan ezik, horietan nazionalitate espainiarra duten hautagaiek soilik parte hartu ahal izango baitute, eta horrela adieraziko baita dagokion deialdian, honako hauek eskatuko dira:

— Espainiari herritartasuna izatea edo

— Europar Batasuneko kide den herrialderen bateko herritartasuna izatea edo Europar Batasunak egindako eta Espainiak berretsitako nazioarteko itunetako herrialderen bateko herritartasuna izatea, langileen zirkulazio askea aplikatzen duena.

Espainiarren edo Europar Batasuneko beste herrialderen bateko ezkontideek ere parte hartu ahal izango dute, beraien herritartasuna edozein izanda ere, eta dagokion Itunak hala dionean, baita Europar Batasunak egindako eta Espainiak berretsitako langileen zirkulazio askea aplikatzen duena nazioarteko itunetako herrialderen bateko herritartasuna dutenek ere, bere eskubidetik bananduta ez daudenean, beti ere. Aldi berean, baldintza berdinetan, beraien zein ezkontideen ondorengoek ere parte hartu ahal izango dute, hogeita bat urte baino gutxiagokoek edo nagusiagoek, beraien kargu bizi badira.

b)    Adina:

Hamasei urte beteta izatea eta behartutako jubilaziorako gehieneko adina gainditu gabe izatea.

c)    Titulazioak:

Deialdi bakoitzaren oinarri zehatzetan zehazten den titulazioa izatea edo berau igortzeko eskubideak ordainduta daudela egiaztatzea, eta hori guztia, «Titulazio eskakizunik gabeko talde profesionalen» parte izatera igaroko diren E Multzoko plazetarako ezartzen denaren kalterik gabe.

Atzerriko titulazioen kasuan, dagokion baliozkotzea egiaztatu beharko da edo homologazio hori berresten duen egiaztagiria aurkeztu. Eskakizun hau ez zaie aplikatuko Batasunaren Zuzenbideko Xedapenen babesean, araututako profesioaren alorrean beraien kualifikazio profesionalaren aitortza jaso duten hautagaiei.

d)    Gaitasun funtzionala:

Plazak eskatzen dituen funtzioak gauzatu ahal izateko gaitasuna izatea; hori, dagokion mediku zerbitzuak egiaztatuko du praktiketako funtzionari izendapenaren aurretik, azaroaren 29ko 1/2013 Errege Dekretu Legegilearen bidez onarturiko Desgaitasunak dituzten pertsonen eskubideen eta berauen gizartearatzearen inguruko Lege Orokorraren Testu Berrituaren aplikazioaren kalterik gabe.

Hautaketa prozesuaren garapenean Epaimahai Kalifikatzaileak beherrezkoa ikusiko balu, helburu duten plazan normalean egiten diren jarduerak gauzatzearen inguruan eskakizun hori betetzen dutela ziurtatzeko, beharrezko proba eta azterketa medikuak egin ahalko zaizkie desgaitasunen bat duten pertsonei espreski gordetako plazetara aurkezten diren pertsonei, horretarako izendaturiko ezpezialista edo aholkularien bidez, hautaprobak amaitu arte itxaron beharrik gabe.

e)    Gaikuntza:

Edozein Administrazio Publiko edo Autonomia Erkidegoetako organo konstituzional edo estatutarioetako zerbitzuetatik banatua ez izatea espediente disziplinario bidez, edo kargu zein lanpostu publikoetarako ebazpen judizial bidezko inhabilitazio oso edo berezian ez egotea, inhabilitatua edo banatua izan den funtzionario eskalarako.

Beste estatu bateko herritartasuna dutenen kasuan, inhabilitatuta edo antzeko egoeran ez egotea eta bere estatuan, lan publikoetarako sarbidea ukatzen duten diziplina zigor edo antzekorik ez izatea.

f)    Ezgaitasun edo bateraezintasuna:

Indarrean den legediaren arabera ezgaitasun edo bateraezintasun kausa legalen batean sartuta ez egotea, horrek berak ematen dion aukera eskubidea salbu utzita.

g)    Hautaketa prozesu bakoitzerako eranskin edo oinarri zehatzetan berariaz ezartzen direnak.

Onartzea
Elektronikoa:
  • Eredu ofiziala eta normalizatua betez (IV eranskina), Udaleko Erregistro Elektronikoan aurkeztuz

Aurrez aurrekoa:
  • Alegiako Udaleko Erregistro Orokorra (Enparantza Nagusia z.g. 20260 Alegia), astelehenetik ostiralera 9:00etatik 14:00etara.
  • Administrazio Publikoaren Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeko 16 artikuluan zegazten diren lekuetan ere aurkeztu ahal izango da eskaera. Correoseko bulegoetan aurkeztutako eskaerak berauek aurkezteko epea amaitu aurretik aurkeztuko dira, irekitako gutunazal batean, Correoseko funtzionarioek datatu eta zigiatzeko. Modu horretan soilik emango da ulertutzat Correosen aurkeztu ziren egunean bertan eman zitzaiela sarrera.