Saltar al contenido principal

Consulta en DUDANET: Galdera sortak eta maiuskula

autor: Urtzi Barrenetxea Iparragirre, 

Dudanet es un servicio de consulta gratuito que ofrece el IVAP. Su objetivo es aclarar las dudas que puedan surgir en el ámbito del lenguaje y la terminología jurídico-administrativa en euskera.

 La consulta publicada en este post responde a una duda planteada respecto a la utilización de la mayúscula o de la minúscula en la primera palabra cuando se suceden varias preguntas.

 

 

Galdera
Galdera-sorta bat bata bestearen atzetik dugunean, nola egin behar da galderen arteko banaketa? Nahikoa da galdera-marka jartzearekin? Hurrengo hitza letra larriz hasi beharko litzateke?

Esaterako, adibide honetan nola jokatu beharko genuke?

Horretarako, aintzat izan honako kontu hauek: zer ziurtasun izan daiteke?, ikaskuntza-estandarren batekin lotura al dauka?, zer ekarpen egiten dio nire ikasleen ikaskuntzari?

Ala

Horretarako, aintzat izan honako kontu hauek: zer ziurtasun izan daiteke? Ikaskuntza-estandarren batekin lotura al dauka? Zer ekarpen egiten dio nire ikasleen ikaskuntzari?

Aldez aurretik, eskerrik asko.

 


Erantzuna
Oro har, galdera-marken ondorengo hitza larriz hasita idatzi behar da, eta ez du behar bestelako puntuazio-markarik. Azken finean, galdera-markak berak badauka puntua.

Hala ere, galdera laburren multzo bat idaztean, aukeran dago galdera bakoitza komaz edo puntu eta komaz bereiztea. Halakoetan, lehenengo galderaren lehen hitza bakarrik idazten da larriz.

Beraz, aukera bi hauek dituzu:

Horretarako, aintzat izan honako kontu hauek: Zer ziurtasun izan daiteke? Ikaskuntza-estandarren batekin lotura al dauka? Zer ekarpen egiten dio nire ikasleen ikaskuntzari?

Horretarako, aintzat izan honako kontu hauek: Zer ziurtasun izan daiteke?, ikaskuntza-estandarren batekin lotura al dauka?, zer ekarpen egiten dio nire ikasleen ikaskuntzari?

 

Informazio gehiago:

MUJIKA, Alfontso. Letra larriak erabiltzeko irizpideak. Vitoria-Gasteiz: Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia, 2008 (22. or.).

 

 
Mota horretako zalantzaren bat sortu zaizu esku artean duzun testuan? Bidali egiguzu Dudanet zerbitzura, 24 orduko epean erantzungo dizugu.

Euskadi, bien común