Puede filtrar los resultados de la búsqueda

Filtrar los resultados de la búsqueda

EUSKARAZ LAN EGITEKO INTERNETEKO BALIABIDEAK (2025/60/15/73)

Presentziala

  • Arloa: Prestakuntza - Hizkuntza-prestakuntza
  • Modalitatea: Aurrez aurrekoa
  • Egutegia:
    • Ikastaroaren egunak: azaroaren 11, 18a
    • Ordutegia: 09:00 - 14:00
    • Iraupena: 10 ordu
    • Izena emateko epea: 2025eko urtarrilaren 2tik urriaren 21era: Administrazio Orokorra (*)
      2025eko urtarrilaren 2tik urriaren 27ra: beste administrazio batzuk
    • (*)Oniritzi epea: 2025eko urriaren 22tik 27ra
    • Baja emateko azken eguna: 2025eko azaroaren 10a
  • Hizkuntza: euskara
  • Irakasleak: TALAIOS

Helburu orokorrak

Euskaraz lanean hasi nahi duenarentzat edo bere jarduna hobetu nahi duenarentzat Interneten euskaraz lan egiteko dauden tresnak ezagutzea eta praktikan nola erabiltzen diren ikastea.


Helburu zehatzak

Ordenagailuak eta gailu mugikorrak euskaraz konfiguratzen ikastea.
Euskaraz lan egiteko baliagarriak diren tresna-barrak instalatzea eta erabiltzen ikastea.
Itzultzaile neuronal ezberdinak ezagutzea eta erabiltzen ikastea.
Hiztegiak, entziklopediak, banku terminologikoak, eta beste hiztegi interesgarri batzuk ezagutzea eta erabiltzen ikastea.
Hizkuntza aberasteko baliabideak ezagutzea.
Gramatika eta estilo liburu digitalak ezagutzea.
Ahotsetik testura (transkripzioa) eta testutik ahotsera egiteko baliabideak ezagutzea eta erabiltzen ikastea.


Konpetentziak

Ikasleak euskaraz lan egiteko Interneten dauden tresnak eta baliabideak ezagutuko ditu eta erabiltzeko gai izango da.

Sarrera
Ordenagailuak eta gailu mugikorrak euskaraz konfiguratzea
Itzultzaile automatiko neuronal ezberdinak
Zuzentzaile ortografikoak
Nabigatzaileentzako tresna-barrak
Hiztegiak, entziklopediak, banku terminologikoak, eta beste hiztegi interesgarri batzuk
Ahotsetik testura (transkripzioa), testutik ahotsera
Hizkuntza aberasteko baliabideak (agiri ereduak, estilo liburuak…)
Gramatika kontsultak
Euskaltzaindiaren arauak

Metodologia

Azalpen teorikoak eta praktika uztartuko dira ikastaroan zehar.

Ebaluazioa

Ebaluazioaren helburua: ikastaroaren helburu orokor eta zehatzak bete edo lortu direla bermatzea.
Ebaluazioa jarraitua izango da eta ikastaroan zehar egindako praktikak baloratuko dira.


Aprobetxamendua

% 80ko bertaratzea eta eskoletan proposatzen diren ariketak egin izana.


Ikastaroaren balorazioa

Ikasleek astebetetze inkesta beteko dute.
Irakasleek balorazio inkesta osatuko dute.

Baldintzak

Beharrezkoa da posta elektroniko kontu korporatibo bat izatea ikastaroa egingo duen pertsona identifikatzeko.

Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren (DBEO) 5. 1 d) artikuluan xedatutakoaren arabera, datu pertsonalak zehatzak izango dira, eta, behar izanez gero, eguneratuak. Hori guztia zehaztasun-printzipioa betetzeko.

Harremanetarako

ikasivap@ivap.eus

Ziurtagiri digitala

Ikastaroaren aprobetxamendu-ziurtagiria eskuragarri izango duzu posta elektronikoaren jakinarazpena jasotakoan, IVAPekiko izapideak/ Ziurtatzeak atalean sartuta.

Organizado por:
IVAP
Tipo de evento:
Cursos
Fecha inicio - Fecha fin:
-
Horario:
Gela:
Informatika gela
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN | DONOSTIA, 1
VITORIA-GASTEIZARABA/ÁLAVA (Espa�a)
Más detalles del lugar:
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN 1 - VITORIA-GASTEIZ, PK: 01010
Descarga el evento para importarlo en tu calendario (.ics)
Precio:
119,70€

Agindua, 2022ko ekainaren 20koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak ematen dituen jarduera eta zerbitzuen prezio publikoen diru-zenbatekoa ezartzen duena (uztailaren 8ko EHAA, 132. zk.).

Agindua, 2022ko ekainaren 20koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak ematen dituen jarduera eta zerbitzuen prezio publikoen diru-zenbatekoa ezartzen duena (uztailaren 8ko EHAA, 132. zk.).

Instrucciones:

Eusko Jaurlaritzako Sail edo haren Erakunde Autonomoetako langilea bazara:

IVAPeko web orriko "IVAPekiko izapideak" izeneko atalera jo eta berariazko ikastaroetan izena emateko plataforma irekiko zaizu. Edo hona hemen esteka zuzena: https://www.ivap.euskadi.eus/webivap00-a5app2/eu/aa06aIvapInternetWar?locale=eu XLNET-en bidez edo BAKQ erabilita identifikatu eta gero, aurrematrikula bideratzeko aukera izango duzu.

Toki eta Foru administrazioetako langilea bazara:

Zure erakundean ikastaroak kudeatzen dituen solaskidearekin harremanetan jarri zure eskaria bideratzeko. Berak Solaskidegune plataformaren bitartez zure eskaera helaraziko digu.