Joan edukira

Funtzionarioen kidegoak

Funtzionarioen kidegoak plaza-multzoak dira, eginkizunetan homogeneitate-maila handia dutenak, eta, horregatik, guztientzako titulazio-baldintza jakin batzuk betetzen dituztenak.

Hautaketa-prozesua gainditzeak, funtzionarioen kidegoren batera sartzea dakar.

Ondoren, hautagai bakoitzaren puntuazioa eta lehentasunak uztartuz, lanpostu jakin batean hastea da hurrengo urratsa, beti ere, hautatutako lanpostuaren baldintzak betetzen direla egiaztatuta.

Funtzionarioen kidegoak, sartzeko titulazio-mailaren arabera, honela sailkatzen dira:

  • A taldea: bi Azpitaldetan sailkatuta: A1 eta A2. Talde honetako kidego edo eskaletara sartzeko Graduko unibertsitate-titulua izatea eskatuko da. Legeak unibertsitate-titulu jakin bat eskatzen duenean, unibertsitate-titulu hori hartuko da aintzakotzat.
  • B taldea: Talde honetako kidego edo eskaletara sartzeko eskatuko da lanpostu bakoitzaren berezko zereginetan aritzeko gaikuntza ematen duen Goi-mailako Teknikaria titulu bat izatea.
  • C taldea, bi azpitaldetan sailkatuta: C1 eta C2; sartzeko eskatzen den titulazioaren arabera.
    • C1: Batxilergoko titulua edo Teknikari titulua.
    • C2: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu-titulua.
  • Titulaziorik behar ez duten beste lanbide-talde batzuk. Administrazio publikoek bestez lanbide-talde batzuk ere ezarri ahal izango dituzte, horietara iristeko hezkuntza sisteman jasota dauden titulazioetatik bat ere eskatzen ez dutenak.

Azken aldaketako data:

Euskadi, auzolana