Joan edukira

Aurkezpena

IVAP Euskadiko autonomia-erkidegoko administrazio publikoen, haietako langileen eta herritarren zerbitzura dagoen erakunde publikoa duzu. IVAP proiektuaren barnean, eta kudeaketa aurreratuarekin dugun konpromisoaren bidetik, gure helburu nagusietako bat da bezerooi eskaintzen dizuegun arreta hobetzea, eta, hori lortzeko, besteak beste, zerbitzuen kartak erabiltzen ditugu.

 

Horrexegatik, Hautaketa Zerbitzuaren karta hau aurkezten dizuegu. Bertan, herri administrazioekin gure gain hartzen ditugun konpromiso zehatz eta neurgarriak azaltzen dizkizuegu, gure lan-jarduna gardentasunez bideratzeko, betiere balio hauek kontuan hartuta: bezeroonganako orientazioa, euskararen erabilerarekiko konpromisoa, berrikuntza eta etengabeko hobekuntza, eta profesionaltasuna.

 

Maite Barruetabeña Zenekorta
IVAPeko zuzendaria

Karta osoa (PDF, 696 KB) (leiho berri batean irekitzen da)

Euskadi, auzolana