Garbitzaile

2025/04/19 - 2025/05/13
Inprimatu

Bizkaia
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
Amorotoko Udala
Lehiaketa:
Garbitzaile
Lanpostua:
Garbitzaile
Plaza-kopurua:
1
Mota:
Funtzionarioa
Kontratu-mota:
Funtzionarioa
Taldea:
Talde: AP(E)
Titulazioa:

Eskola ziurtagiria

Hizkuntza eskakizuna:

Hizkuntz-eskakizuna: 1. Derrigortasun data: beteta.

Beste baldintza batzuk:

Hautaketa-prozesuan parte hartu ahal izateko, baldintza hauek bete beharko dira:

a) Nazionalitate espainiarra izatea, urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bateginaren 57. artikuluan xedatutakoa alde batera utzi gabe.

b) Hamasei urte beteta izatea eta, hala badagokio, eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean nahitaezko erretirorako gehieneko adina ez gainditzea.

c) Gutxienez eskola-ziurtagiria edo baliokidea izatea.

d) Euskarazko 1. hizkuntza-eskakizuna edo baliokidea izatea. Hizkuntza-eskakizuna seigarren oinarrian adierazitako modu eta une zehatzetan egiaztatu beharko da, oposizio-faseko hirugarren ariketan, hain zuzen ere.

e) Zereginak betetzeko gaitasun funtzionala izatea. Horretarako, deialdian jasotako lanpostuari dagozkion egitekoak eta zereginak behar bezala betetzeko beharrezko gaitasun psikofisikoa izan beharko du.

f) Disziplina espediente bidez edozein Administrazio Publikotako edo Autonomia Erkidegoetako konstituzio – edo estatutu-organotako zerbitzutik bereizita ez egotea, eta, nolanahi ere, ebazpen administratibo edo judizial bidez enplegu edo kargu publikoak betetzeko erabateko desgaikuntza edo desgaikuntza berezirik ez izatea, ezta funtzioaren kidegoan edo eskalan sartzekoa ere, edo, lan-kontratudun langileen kasuan, bereizia edo desgaitua izan aurretik betetzen ziren antzeko eginkizunak betetzekoa. Beste estatu bateko nazionalitatea izanez gero, desgaitua edo egoera baliokidean ez egotea, eta dagokion estatuan enplegu publikorako sarbidea baldintza beretan izatea eragozten duen diziplina-zehapenik edo baliokiderik jaso ez izana.

g) Legean ezarritako ezein ezgaitasun-eta bateraezintasun-egoeretan ez izatea, Herri Administrazioen Zerbitzurako Bateraezintasunari buruzko abenduaren 26ko 53/1984 Legean xedatutakoaren arabera.

h) Sexu-askatasun eta integritatearen aurkako delitu batengatik sententzia irmo bitartez zigorrik ez izatea. Aurreko betekizun horiei guztiei hautaketa-prozedura osoan eutsi behako zaie, harik eta lanpostuaren jabetza hartu arte. Hala ere, prozeduraren edozein unetan Epaimahaiak jakiten badu izangairen batek ez dituela deialdian eskatutako baldintzak betetzen, deialditik kanpo utziko du, interesduna entzun ondoren, eta hautaketa-prozesua deitu duen agintzari egun berean jakinaraziko zaio.

Onartzea
Elektronikoa:

Prozesuan parte hartu nahi duten pertsonek Amorotoko Udaleko Erregistro Orokorrean aurkeztu beharko dute eskaera

Amorotoko Udala

Aurrez aurrekoa:

Aurrez aurre , edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusitako edozein bide erabiliz.

Deialdia
Oinarriak: