Joan edukira

2023-2024 aldirako Administrazio Publikoaren, Zuzenbide Publikoaren edo Administrazio Zientziaren inguruko azterketak eta ikerketak egiteko dirulaguntzak.

[ikerketa_sustatzea_2023]

Deskribapena


Xedea

Helburua bi dirulaguntza ematea da, Administrazio Publikoaren, Zuzenbide Publikoaren edo Administrazio Zientziaren inguruko ikerketa sustatzeko. Honako hauei buruzko azterketak eta ikerketak eginez:

a) Euskal erakunde eta administrazio publikoen eskumen-, erakunde- edo arau-esparrua.

b) Euskal erakunde eta administrazio publikoen antolakuntza, egitura edo funtzionamendua.

c) Euskal erakunde eta administrazio publikoen erakundeekiko eta gobernuekiko harremanak.

d) Kudeaketa publikoa edo/eta zerbitzu publikoa gure lurralde-eremuan.

e) Gure lurralde-eremuko edo beste lurralde-eremu ezberdin batzuetako ereduak, proposamenak eta esperientziak ekartzea, baldin eta horiek eragina izan badezakete gure erakundeak eta administrazioak hobetzeko; bereziki, oinarri honetan adierazitako gaietan.

Dirulaguntza horiek ikerketa-taldeei zuzenduta daude, bai dagoeneko sendotutako taldeei, bai ad hoc eratutakoei; eta Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko Azterlan eta Argitalpen Zerbitzuak kudeatuko ditu.

Aurrekontuko zuzkidura

40.000 euros

Prestazio ekonomikoa

Ikerketa sustatzeko bi dirulaguntzatarako deialdia egiten da; dirulaguntzak ikerketa taldeei zuzenduta daude. Horietako bakoitzak hogei mila (20.000) euroko ordainsaria izango du.

Ordainketa-modua:

Dirulaguntzak bi zatitan ordainduko dira:

1.a) Lehenengo ordainketa, bost mila (5.000) eurokoa, dirulaguntza onartzearekin batera. Zenbateko horrek ikerketa-jarduera garatu ahal izatea du xede, eta konturako ekarpenaren izaera du. Beraz, lehenengo ordainketa horretan jasotakoa baldintza suntsiarazlearen mendean dago; izan ere, azkenean aurkezten den lanak ez badu lortzen argitaratuta izateko edo liburutegian gordeta gelditzeko kalifikazio nahikorik, hurrengo lerroaldian adierazitakoaren arabera, lehenengo ordainketako diru-kopurua Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari itzuli beharko dio ikerketa-taldeak.

1.b) Bigarren ordainketa, hamabost mila (15.000) eurokoa.

Bigarren ordainketaren zenbateko zehatza aurkeztu diren ikerketa-monografiek lortutako kalifikazioaren araberakoa izango da. Balorazio-batzordeak, monografien analisiaren ondoren, irizpide hauen arabera egingo du bere kalifikazioa, 10 puntu gehienez emanda:

2.a) Dirulaguntza lortzeko aurkeztutako proiektua betetzea: gehienez ere, 2 puntu. Irizpide honetan gutxienez 1,5 puntu lortu beharko dira 2.b) irizpidean puntuazioa lortu ahal izateko. 

Irizpide honen barruan baloratuko da monografiaren egokitzapena, aurkeztutako proiektuari dagokionez; bereziki, proposatutako helburuen garapenari dagokionez, helburu bakoitzaren garrantzia haztatuta, hala badagokio.

2.b) Ikerlanaren kalitatea: gehienez ere, 8 puntu. Irizpide honen barruan baloratuko dira:

2.b.1.- Ikerketaren kalitate zientifikoa: gehienez ere, 2,5 puntu.

2.b.2.- Planteamendu metodologikoen egokitzapena eta zuzentasuna: gehienez ere, 2 puntu.

2.b.3.- Ideien argitasuna, zuzentasuna eta monografiaren azalpenen zehaztasuna: gehienez ere, 0,5 puntu.

2.b.4.- Monografiak ikertutako alorrean proposatu dituen berrikuntzak: gehinez ere, 1,5 puntu.

2.b.5.- Lortutako emaitzen erabilgarritasuna nahiz eragina, erakunde- eta administrazio-teorian nahiz praktikan: gehienez ere, 1,5 puntu.

Nori dago zuzenduta


Pertsona fisikoak

Eskakizunak:

  • Ikerketa-taldearen partaide guztiek unibertsitate-titulu ofiziala izatea.
  • Ikerketa-taldearen partaide batek, gutxienez, administrazio-auzotartasuna Euskal Autonomia Erkidegoan izatea 2022ko urtarrilaren 1az geroztik edo lehenagotik.
  • Ikerketa-taldea gutxienez bi ikertzailez osaturik egongo da. Eskabidean espresuki adierazi beharko da taldearen kide bakoitzak duen partaidetzaren ehunekoa.
  • Ikerketa-proiektuaren memoria aurkeztea.
  • Ikerketa-taldearen ordezkaritza egiaztatzen duen dokumentua aurkeztea.

Betekizunak

  • Administrazio Publikoari, Zuzenbide Publikoari edo Administrazioaren Zientziari buruzko azterlanak eta ikerketak egiteko Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak ikerketa sustatzearren deitutako dirulaguntza hauek hartu ez izana. Epe hori dirulaguntza ematen duen ebazpena argitaratu eta hiharamunetik aurrera zenbatuko da.

  • Dirulaguntzak hauek bateraezinak izango dira proiektu berbera burutzeko beste edozein laguntza edo dirulaguntza publiko nahiz pribaturekin, doktore-tesiak egitera zuzendutako bekak eta diru-laguntzak barne.

  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea dirulaguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei.

  • Dirulaguntzen azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan ezarritako beste kasuren batean ez egotea.

  • Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • IVAP - Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea > IVAPeko Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • IVAP - Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea > IVAPeko Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


IVAPeko helbide hauetako edozeinetan:

a) Donostia, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
b) Alameda de Recalde, 18. 48009 Bilbao
c) San Bartolomé, 28. 20007 Donostia-San Sebastián
d) Universidad, s/n. 20560 Oñati

Astelehenetik ostiralera jendaurreko ordutegia 08:30etik 14:00etara da.

Telefono bidezko arreta: 945-017667

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

0030310

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Eskaera aurkezten duen pertsona ikerketa-taldeko kidea bada, Pertsona/entitate interesdun gisa espedientean hautatu beharko du, "Honela ari da" atalean.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Sei hilabete, gehienez ere, deialdia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Ez onartzea

Ebazpena emana

Beste tramite batzuk


Euskadi, auzolana