Joan edukira

Informazio orokorra: Euskara ikastaroak

  • Euskadiko Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta Instituzionaleko langileentzat
  • IVAPekin Lankidetza Hitzarmena duten erakundeetako langileentzat (udalak, Osakidetza, Foru aldundiak, UPV/EHU, etab.).

Informazio guztia ebazpenetan jaso, eta EHAAn argitaratzen da. Web orriko "1-2-3-4HE prestatzeko ikastaroak" leihotxoan ebazpenetarako lotura zuzena aurkituko duzu.

  • Urritik ekainerako eskolaratzea arautzen duen ebazpena maiatzean argitaratzen da.
  • Otsailetik ekainerako eskolaratzea arautzen duen ebazpena azaroan argitaratzen da.
  • Udako eskolaratzea arautzen duen ebazpena maiatzean argitaratzen da IVAPeko web-orrian.

Ordu-kredituaren sistemak ezartzen du Administrazioak langile bakoitzari hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko finantzatuko dion ordu kopurua.

Azalpen argiak bildu ditugu dokumentu hauetan:

Edonola ere, agindu hauek arautzen dute ordu kredituaren sistema:

  • Ikastaroa hasi ez bada, zure erakundean jakinarazi behar duzu.
  • Ikastaroa hasita badago, "eskola uztea jakinarazteko inprimakia" (PDF, 313 KB) (leiho berri batean irekitzen da) bete eta IVAPera bidali behar duzu lehenbailehen, ordu kredituan dagokion eragina eduki dezan. Eskola-uztearen data inprimakia erregistratzen den eguna izango da. Jakinarazpena jaso ondoren, IVAPek horren berri emango die euskategiari eta langilearen erakundeari.

IVAPek dirulaguntzak ematen dizkie Lankidetza Hitzarmena sinatuta daukaten udalei eta mankomunitateei, euskara ikastaroetara doazen langileen ordezkapenak ordaintzen laguntzeko. Ordezkapen dirulaguntzak atalean, laguntza horiek eskatzeko zer egin behar den azaltzen dugu.

Euskadi, auzolana