Joan edukira

Informazio orokorra

IVAPek, EHU-UPVrekin lankidetzan, indarkeriaren arloko prestakuntza-plan bi diseinatu ditu 2021an zehar garatzeko: berdintasunerako eta Indarkeria matxistarik gabeko bizitzetarako prestakuntza-plana eta haur eta nerabeen kontrako Sexu-abusuak prebenitzeko eta artatzeko prestakuntza-plana.

Bi plan horien helburu estrategikoa komuna da: Euskal administrazio publikoko profesionalek eguneroko lanean gauzatu behar duten indarkeriaren prebentzioa, detekzioa eta arreta integrala hobetzea.

Euskadiko Autonomia Erkidegoko Herri-administrazioetako langileei zuzendua dago, eta hurrengo perfilak lehenesten dira: emakumeekin edota haur eta nerabeekin arreta eta esku-hartze zuzena duten langile publikoak.

Izena ematea: Eusko Jaurlaritzako langileak 

  • Interesatuak berak egin behar du eskaera IVAPeko prestakuntza aplikazioaren bitartez.
  • Oniritzi epearen barruan sailak eskaera onartu edo ukatu egingo du.
  • IVAPek sailak onartutako eskaerak onartu edo ukatu egingo ditu.
  • IVAPek sailetako solaskideei jakinarazpena bidaliko die onartutakoen eta baztertutakoen berri emateko.

Beste erakunde batzuetako langileak:

Jarri harremanetan zure erakundeko prestakuntza zerbitzuarekin edo solaskidearekin.

Arazo tekniko edo ikastaroari buruzko edozein zalantza argitzeko:

Euskadi, auzolana