Joan edukira

EAE_2021eko legeen itzulpen-memoria

Xehetasunak

Metadatuak: RDF

Deskribapena

EAEko 2021eko legeen memorian, EHAA-Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako hamar lege hauei dagozkien itzulpen-unitateak daude:

1. 2/2021 LEGEA, ekainaren 24koa, COVID-19aren pandemia kudeatzeko neurriei buruzkoa (2021eko ekainaren 30eko EHAA, 128. zk.)

2. 3/2021 LEGEA, irailaren 30ekoa, Aukerak, Gizarteratzearen Euskal Agentzia, sortzekoa (2021eko urriaren 6ko EHAA, 200. zk.)

3. 4/2021 LEGEA, urriaren 7koa, baliabideak banatzeko eta foru-aldundiek Euskal Autonomia Erkidegoaren aurrekontuak finantzatzeko egin beharreko ekarpenak zehazteko 2022-2026 aldian aplikatuko den metodologiari buruzkoa (2021eko urriaren 13ko EHAA, 204. zk.)

4. 5/2021 LEGEA, urriaren 7koa, Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legea aldatzekoa (2021eko urriaren 20ko EHAA, 209. zk.)

5. 6/2021 LEGEA, urriaren 28koa, Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren Legea aldatzekoa (2021eko azaroaren 9ko EHAA, 222. zk.)

6. 7/2021 LEGEA, azaroaren 11koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko kidegoei eta eskalei buruzkoa (2021eko azaroaren 22ko EHAA, 232. zk.)

7. 8/2021 LEGEA, azaroaren 11koa, Euneiz Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitate pribatu gisa onartzekoa (2021eko azaroaren 22ko EHAA, 232. zk.)

8. 9/2021 LEGEA, azaroaren 25ekoa, Euskadiko natura-ondarea kontserbatzeari buruzkoa (2021eko abenduaren 10eko EHAA, 246. zk.)

9. 10/2021 LEGEA, abenduaren 9koa, Euskadiko Ingurumen Administrazioarena (2021eko abenduaren 31ko EHAA, 262. zk.)

10. 11/2021 LEGEA, abenduaren 23koa, Euskal Autonomia Erkidegoko 2022. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituena (2021eko abenduaren 30eko EHAA, 261. zk.)

Gogoan izan, dena den, barruko testuak ez duela balio juridikorik eta lanerako tresna gisa baino ez dugula eskaintzen, jende askorentzat erabilgarria eta lagungarria izan baitaiteke.

Emaiguzu zure iritzia

Komenta ezazu datu bilduma hau.Zure iritziak hobetzen laguntzen digu.

Euskadi, auzolana