PROJECT MANAGER (Reino Unido-Londres)
Basque Trade and Investment (BasqueTrade) Eusko Jaurlaritzaren nazioartekotze arloko agentzia da, eta zerbitzu pertsonalizatu bat eskaintzen du euskal enpresen esportazioak eta nazioartekotzea bultzatzeko, merkatu estrategikoetan posizionamendu-jarduerak sustatzeko, ezarpen komertzial eta produktiboei laguntza teknikoa emateko, eta organismo multilateralek finantzatutako proiektuetan laguntzeko.
Gainera, aholkularitza ematen diegu Euskadin inbertitu eta kokatu nahi duten atzerriko inbertitzaileei. Hautagaia Euskal Herriko, Erresuma Batuko eta Irlandako enpresekin harremanetan egongo da, zerbitzu bikaina eskainiz eta euren proiektuak garatzen lagunduko du.
Bulegoko zuzendariaren menpe, honako eginkizun nagusi hauek identifikatzen dira:
- Aholkularitza-proiektuak gauzatzea.
- Merkatu-azterketak egitea sektore eta eskualdeen arabera.
- Erresuma Batuko eta Irlandako balizko bazkideak eta bezeroak hautatzea eta identifikatzea.
- Euskal enpresei beren produktuak Erresuma Batuan eta Irlandan esportatzeko prozesuari buruz aholkuak ematea.
- Ekonomia eta merkataritza-txostenen proiektuak.
- Bezeroen eta kontaktuen datu-basea kudeatzea.
- Euskal enpresen nazioartekotzea sustatzeko marketin-jarduerak gauzatzea.
- Misio eta agenda komertzialak antolatzea.
- Hitzaldi eta azoketara joatea.
- Zuzendariari laguntzea inbertsio-aukerak, inbertsioa sustatzeko kanpainak, merkataritza-misioak eta inbertitzaileen goi-bilerak sustatzen.
- Zuzendariari laguntza ematea inbertsio globalaren joerak aztertzeko eta gure bezeroentzako beste inbertsio-interes batzuk aztertuz.
Unibertsitateko goi-mailakoak
- 2-3 urte bitarteko esperientzia nazioartekotze-jardueretan.
- Erresuma Batuko eta Irlandako industria eta erakunde-sarearen ezagutza baloratuko da, bai eta euskal industria eta erakunde-ezagutza ere.
- Hainbat erakunderekin (elkarteak, kontsulatuak, industria-parkeak, klusterrak, tokiko agintariak, etab.) izandako harreman-esperientzia baloratuko da.
- Ingelesa menderatzea. Euskera eta gaztelania jakitea baloratuko da.
- Gaitasunak: Talde lana, bezero orientazioa, antolakuntza eta plangintza, erantzukizuna, moldakortasuna, lorpenerako orientazioa, gaitasun analitikoa.
- Bidaiatzeko prestazuna.
- Iraupen mugagabeko kontratua.
- Britaniar nazionalitatea edo herrialdean bizitzeko baimena izatea.
