|
|
Argibideak |
- Bilaketa aurreratuan, bilaketa soilean dituzun aukera guztiak dituzu, eta horiez gain hemen azaltzen direnak.
|
- ETA: galdetutako hitz guztiak dituzten itzulpen-unitateak bilatzen ditu, bilaketa soilean bezala. Hau da aukera lehenetsia.
|
- EDO: galdetutako hitzetako bat edo gehiago dituzten itzulpen-unitateak bilatzen ditu. Adibidez, recogida residuos EDO aukerarekin galdetuz gero, bilaketa horren emaitza gisa emango ditu recogida hitza duten itzulpen-unitate guztiak, residuos duten guztiak, eta, gainera, recogida eta residuos batera dituztenak.
|
- TARTEAN: bilatutako hitzen artean gehienez zenbat hitz ager daitezkeen zehatz daiteke lauki honetan. Adibidez, recogida residuos galdetuz gero eta laukian 1 zehaztuz, emaitza gisa bilatuko du recogida de residuos baina ez recogida selectiva de residuos. Laukian 2 edo zenbaki handiagoa jarrita, bilatuko du azken hori ere.
|
- Horrez gain, eskuineko laukian, galdetutako hitzak ordenatuta edo ordenatu gabe bilatzea zehatz daiteke. Adibidez, recogida residuos galdetuz gero, eta laukian Ordenatua zehaztuz, ez du residuos de recogida bilatuko; Ordenatu gabe zehaztuz gero, bilatuko luke.
|