Administrazio Publikoaren Euskal Aldizkaria

Administrazio Publikoaren Euskal Aldizkaria (RVAP; idatzizko bertsioaren ISSN: 0211-9560; online bertsioaren ISSN: 2695-5407) 1981ean sortu zen, eta Ramón Martín Mateo irakaslea izan zuen lehen zuzendari. Haren ostean, José Manuel Castells Arteche irakaslea etorri zen (1985etik 2012ra), eta, gaur egun, Edorta Cobreros Mendazona irakaslea ari da zuzendari-lanetan; hirurak ere, Administrazio Zuzenbideko katedradunak.

Beti izan du lau hilabeterik behingo maiztasuna; zehazki, urte natural bakoitzeko apirilean, abuztuan eta abenduan argitaratu izan dira hiru zenbakiak. 2013tik, inprimatutako edizioarekin batera, aldizkariaren edukiak on line ere argitaratzen dira, modu irekian.

Batez ere, unibertsitate-munduari dago zuzenduta, baina baita Administrazio Publikoan lan egiten duten pertsonei ere. Aldizkariaren helburu nagusia ikerketa juridiko berrien emaitzei buruzko informazioa ematea da, bai eta administrazio publikoen Zuzenbiderako eta botere publiko orokorrerako interesgarriak diren lanen zabalkundea egitea ere.

Administrazio Publikoaren Euskal Institutuak argitaratzen du (Donostia-San Sebastian kalea, 1 - 01010 Vitoria-Gasteiz), eta, Zuzendaritzaz gain, RVAPek Idazkaritza Akademikoa eta Idazkaritza Teknikoa ditu. Erredakzio Kontseilua mundu akademikoko adituek osatzen dute batez ere, eta organo horrek erabakitzen du, emandako txostenak aztertu ostean, zein lan argitaratuko diren; horretarako, Erredakzio Kontseiluak bilera egiten du zenbaki bakoitza argitaratu baino lehen. Espainiako eta atzerriko zenbait unibertsitatetako espezialista garrantzitsu ugarik osatzen dute Aholku Batzordea, eta beraiek arduratzen dira, modu esklusiboan, nahitaezko txosten anonimoak emateaz, Erredakzio Kontseiluak azter ditzan.

Lanek zenbait baldintza bete behar dituzte kalitatearen eta formaren aldetik, eta, edonola ere, jatorrizkoak izan behar dute RVAPen argitaratzeko unean, eta egileak guztiz identifikatuta egon behar du.

Fundación Española para la Ciencia y la Tecnología (FECYT)

VII. deialdian abian jarritako aldizkari zientifikoen ebaluazio-prozesua arrakastaz gainditu ondoren, Fundación Española para la Ciencia y la Tecnología (FECYT) (leiho berri batean irekitzen da) erakundeak aldizkari bikainaren ziurtagiria eman dio 2021ean Administrazio Publikoaren Euskal Aldizkariari, bere kalitate editoriala eta zientifikoa bermatzeko, 2024an baieztatu dena.

Azken sei hilabeteetako artikulu irakurrienak