Medikua
Bizkaia
- 3 plaza, derrigorrezko 3.hizkuntza-eskakizunarekin
- 5 plaza, derrigorrezkoa ez den 3. hizkuntza-eskakizunekoa
Eskaerak aurkezteko epea amaitzen denean, arkitektura teknikoan jarduteko gaitzen duen titulua izatea edo izateko moduan egotea. Titulazioak atzerrian eskuratu dituzten izangaiek homologazioko ziurtagiri egokia eduki beharko dute. Baldintza hori ez zaie aplikatuko beren kualifikazio profesionala araututako lanbideen eremuan aitortu zaien izangaiei, Europar Batasunaren Zuzenbideko xedapenen babesean.
3. hizkuntza-eskakizuna
a) Eskaerak aurkezteko epea amaitzen denean, arkitektura teknikoan jarduteko gaitzen duen titulua izatea edo izateko moduan egotea. Titulazioak atzerrian eskuratu dituzten izangaiek homologazioko ziurtagiri egokia eduki beharko dute. Baldintza hori ez zaie aplikatuko beren kualifikazio profesionala araututako lanbideen eremuan aitortu zaien izangaiei, Europar Batasunaren Zuzenbideko xedapenen babesean.
b) Espainiako nazionalitatea edukitzea, oinarri orokorretako bosgarren oinarriko lehen puntuan ezarritako baldintzetan (2020ko uztailaren 10eko Bizkaiko Aldizkari Ofiziala, 131. zenbakia).
c) Gaitasuna: Bete nahi diren plazei dagozkien zereginak normaltasunez betetzeko behar den gaitasun funtzionala eta psikofisikoa edukitzea, eta egiaztatzea desgaitasun-maila ez dela oztopo eskaintzen den plazari dagozkien lanpostuaren funtzioak eta zereginak betetzeko. Gaitasun hori Udal Zerbitzu Medikoek egiaztatuko dute, oinarri hauen hamabigarrenean ezarritakoarekin bat etorriz, nahiz eta, lan arriskuen prebentzioari buruz indarrean dauden arauak aintzat hartuz, lanaren ondoriozko arriskuetatik babesteko egokitzapenak egin behar izan.
d) Adina: hamasei urte beteta edukitzea eta nahitaezko erretiroa hartzeko gehieneko adina ez gainditzea.
e) Gaikuntza: diziplinazko espediente bidez zerbitzutik kenduta ez egotea, administrazio publikoei edo autonomia-erkidegoetako konstituzio-organoei nahiz estatutu-organoei dagokienez, eta ebazpen judizialaren arabera desgaikuntza absoluturik edo berezirik ez izatea, ez enplegu edo kargu publikoak betetzeko, ez funtzionarioen kidegora edo eskalara iristeko. Beste estatu bateko herritarra izanez gero, ez egotea desgaiturik edo horren egoera baliokidean, eta jaso ez izana diziplina-zehapenik edo horren baliokiderik, haren estatuan enplegu publikorako sarbidea baldintza beretan eragozten dionik.
f) Legezko desgaitasun- edo bateraezintasun-kausa baten pean ez egotea; alegia, administrazio publikoen zerbitzuko langileen bateraezintasunaren arloan indarrean dagoen araudian aurreikusitakoen arteko edozeinen pean ez egotea. Hala ere, hori ez da eragozpen izango, dagoeneko kargu publiko edo jarduera pribatu bateraezin batean arituz gero, araudi horretan aipatutako aukera egiteko eskubidea baliatzeko.
g) Tasak: azterketa-eskubideagatik indarrean dagoen tasa ordainduta izatea, eskabideak aurkezteko epearen barruan. Tasa hori dokumentuak egiteko eta emateko zerbitzuaren tasak arautzen dituen Bilboko Udalaren Ordenantza Fiskalean ezarrita dago.
- Eskabide telematikoak eredu ofizialean aurkeztu beharko dira. Eredua https://ope. bilbao.eus webgunean dago eskuragarri.
- Eskabideak paperean aurkezten badira, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan adierazitako tokietan aurkeztu ahal izango dira.