Euskaltegiko irakasle
2025/10/27
-
2025/11/21
Inprimatu
Oñati
Gipuzkoa
Gipuzkoa
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
Oñatiko Udala
Lehiaketa:
Euskaltegiko irakasle
Lanpostua:
Euskaltegiko irakasle
Plaza-kopurua:
2
Mota:
Funtzionarioa
Kontratu-mota:
Lan-kontratu finkoa
Taldea:
A2
Eginkizunak eta atazak:
- Gela bakoitzeko edukia prestatzea, materiala ikasleen beharretara eta mailetara egokituz.
- Ikasleei eskolak ematea.
- Ikasleen bertaratzea kontrolatzea.
- Euskaltegiari dagokion lan administratiboak egitea.
- Ikasleen ebaluazioa egitea, ezarritako helburuak kontuan hartuta.
- Tutoretzak egitea aldizka ikasleekin eta guraso edo tutoreekin.
- Irakaskuntza-jarduerarekin lotutako dokumentuak egiten laguntzea (ikastetxearen urteko plana, unitate didaktikoak, ebaluazio-memoria, eskola-egutegia, ikasleen ordutegia, etab.).
- Eskolako zein eskolaz kanpoko jarduera osagarriak prestatzen eta antolatzen laguntzea.
- Klaustroaren eta Sailaren bileretara joatea.
- Bere eskumenen barruan lankideei laguntza eman, ekarpenak egin, elkarlana erraztu eta koordinazio espazioak bultzatzea.
- Hierarkiako nagusiek esleitzen dioten antzeko beste edozein zeregin egitea. Eginkizunak aldatu egin daitezke Udalaren antolaketaren azterketaren eta lanpostuen balorazioen ondoren.
Titulazioa:
- Unibertsitate graduko titulazioa edo baliokidea izatea edo titulua lortzeko eskubideak ordainduta edukitzea, aplikatzekoa den araudiaren arabera.
- Atzerrian lortutako titulazioak badira, homologazioa egiaztatzen duen baliokidetza edo egiaztagiria eduki beharko da.
Hizkuntza eskakizuna:
Eskatutako hizkuntza eskakizuna: 4 TP, derrigorrezkoa.
Onartzea
Elektronikoa:
Parte hartzeko eskabideak Bosgarren Oinarri Orokorrean aurreikusitakoaren arabera aurkeztuko dira, Oñatiko Udalaren Egoitza Elektronikoan eskuragarri dagoen online izapide espezifikoaren bidez.
(* Plantillako plazak betetzeko hautaketa-prozesuetan azterketa-eskubideengatiko tasaren zenbatekoa 21,32 €da).
Deialdia
Oinarriak:
