Hainbat plaza (grupos:A1,A2,C2,AP)
Bizkaia
Ingeniaria: plaza 1.
Arkitekto teknikoa: 3 plaza.
Ofizioetako ofiziala: 4 plaza. C, (B+E) eta CAP gidabaimenaren betekizunarekin.
- Ingeniaria: Eskaerak aurkezteko epea amaitzen denean, Industria-ingeniaritza edo Bide, ubide eta portuetako ingeniaritza titulua izatea edo Industria-ingeniaritza edo Bide, ubide eta portuetako ingeniaritza lanbide arautuetan jarduteko gaitzen duen titulua izatea edo izateko moduan egotea.
Arkitekto tekniko: Eskaerak aurkezteko epea amaitzen denean, arkitektura teknikoan jarduteko gaitzen duen titulua izatea edo izateko moduan egotea.
Ofiziotekako Ofiziala: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu-titulua edo oinarrizko LHko titulua izatea.
- Ingeniera/o: Plaza 1 euskarako derrigorrezko 3.hizkuntza-eskakizunarekin.
Arkitekto tekniko: Euskarako derrigorrezko 3.hizkuntza-eskakizunarekin.
Ofiziotekako Ofiziala: 4 plaza (haietako 2 euskarako derrigorrezko 2.hizkuntza-eskakizunarekin).
- Titulazioak atzerrian eskuratu dituzten izangaiek homologazioko ziurtagiri egokia eduki beharko dute. Baldintza hori ez zaie aplikatuko beren kualifikazio profesionala araututako lanbideen eremuan aitortu zaien izangaiei, Europar Batasunaren Zuzenbideko xedapenen babesean.
Eskabide telematikoak eredu ofizialean aurkeztu beharko dira. Eredu hori https://ope.bilbao.eus. webgunearen bidez eskuratu ahal izango da. Eskaera horiek helbide elektroniko horretan ezartzen den prozedura elektronikoaren bidez aurkeztuko dira.
Eskabideak paperean aurkezten badira, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan adierazitako tokietan aurkeztu ahal izango dira. Horretarako, eskabide-eredu ofiziala erantsi zaie oinarri hauei, eta eskabide-eredu ofizial hori aurkeztu beharko da azterketa-eskubideei dagokien tasa ordaintzeko posta bidezko igorpena – konturako sarreraren egiaztagiriarekin batera.
