Zerbitzuetako teknikaria
Bizkaia
Udal-azpiegituren kudeaketarekin lotutako kontratuak eta zerbitzuak planifikatzea, koordinatzea eta gainbegiratzea, bai eta hornidura elektrikoa, gasa eta beste erregai batzuk, bideak garbitzeko zerbitzua, hiri-hondakinak biltzeko zerbitzua eta hilerri-zerbitzua ere, besteak beste.
Zerbitzu eta baliabide publikoen mantentzea eta kontserbazioa kudeatzea, eta horien funtzionamendu egokia ziurtatzea.
Emandako zerbitzuen kalitatea gainbegiratzea, ezarritako estandarrak betetzen direla bermatuz, eta gorabeherak kontrolatzea.
Bere ardurapeko zerbitzuekin zerikusia duten herritarren intzidentziei, kexei eta iradokizunei erantzutea eta horiek konpontzea.
Kontratatutako zerbitzuen kontrola eta jarraipena egitea, behar bezala gauzatzen direla eta ezarritako epeak betetzen direla ziurtatuta.
Udal-azpiegiturak mantentzeko eta hobetzeko beharrezkoak diren ondasunen eta horniduren eskuraketa koordinatzea.
Besteak beste, udal-zerbitzuei eta bide publikoei buruzko txostenak eta ebazpen-proposamenak, estatistikak, memoriak eta bestelako dokumentuak egitea.
Preskripzio teknikoen agiriak idaztea lizitazio publikoetan, bere eskumen-eremuaren barruan.
Erosketen, zerbitzu-kontratazioen, obren eta abarren azterketan eta kudeaketan laguntzea, indarrean dagoen araudiaren arabera.
Laguntza teknikoa ematea, txosten teknikoak idaztea edo aholkularitza ematea, bere eskumen-eremuaren barruan.
Eskatutako berariazko titulazioa: industria-ingeniaritzako lanbide arautuan jarduteko gaitzen duen titulazioa izatea, edo graduko titulazioa, edo ingeniaritza teknikoa, edo baliokidea.
3. HE edo baliokidea.
a) Espainiako nazionalitatea edo Europar Batasuneko estatu kideren bateko nazionalitatea edo, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiako estatuak berretsitako nazioarteko itunen arabera, langileen zirkulazio askea aplikatzekoa den beste estaturen bateko nazionalitatea izatea, Europako Erkidegoa Eratzeko Tratatuan definituta dagoen moduan.
b) Halaber, Europar Batasuneko estatu kideetako herritarren ezkontideak ere parte hartu ahal izango du, baldin eta Zuzenbidetik bananduta ez badago, bai eta haien ondorengoek eta ezkontideen ondorengoek ere, baldin eta bi ezkontideak zuzenbidez bananduta ez badaude, 21 urtetik beherakoak edo adin horretatik gorakoak izan eta beren kontura bizi badira (5/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 57. artikulua).
c) Aldez aurreko eskaera egitea.
d) Zereginak betetzeko gaitasun funtzionala izatea.
e) Hamasei urte beteta izatea eta, hala badagokio, nahitaezko erretiroa hartzeko gehienezko adina ez gainditzea.
f) Diziplina-espediente bidez edozein herri-administrazioren edo autonomia-erkidegoetako konstituzio- edo estatutu-erakunderen zerbitzutik bereizita ez egotea, eta ebazpen judizial bidez enplegu edo kargu publikoetarako erabateko desgaikuntza edo desgaikuntza berezia ez izatea funtzionarioen kidego edo eskaletara sartzeko.
g) Beste estatu bateko herritarra izanez gero, desgaituta edo egoera baliokidean ez egotea, eta diziplina-zehapenik edo baliokiderik ez izatea, bere estatuan, baldintza berberetan, enplegu publikora iristea eragozten duena.
h) Industria-ingeniaritzako lanbide arautuan jarduteko gaitzen duen titulazioa edo gradu-titulazioa edo ingeniaritza teknikoaren titulazioa edo baliokidea izatea, edo hori lortzeko moduan egotea eskabideak aurkezteko epea amaitzen denean.
i) Atzerrian lortutako titulazioak dituzten izangaiek baliozkotzea edo, hala badagokio, homologazioa egiaztatzen duen kredentziala dutela egiaztatu beharko dute.
j) Herri-administrazioen zerbitzura dauden langileen bateraezintasunen arloan indarrean dagoen araudian aurreikusitako ezgaitasun- edo bateraezintasun-legezko kausaren batean sartuta ez egotea, hargatik eragotzi gabe, dagoeneko kargu publiko edo jarduera pribatu bateraezin bat betetzen dutenentzat, aipatutako lege-arauetan aipatzen den aukera-eskubidea erabiltzea.
k) Hautaketa-prozesuan 3. hizkuntza-eskakizuna edo baliokidea dutela egiaztatzea, edo hautaketa-prozesu honetan deitutako egiaztapen-probak gainditzea.
l) Eskabideak aurkezteko epearen barruan, Durangoko Udalaren zerbitzuak emateagatiko edo administrazio-jarduerak egiteagatiko tasak arautzen dituen indarreko Ordenantza Fiskalean aurreikusitako azterketa-eskubideengatiko tasa ordaindu izana. Legezko langabezia-egoeran egonez gero, ordenantza fiskaletan aurreikusitako salbuespena aplikatuko zaio tasa horri.
— Durangoko Udalaren Enplegu Publikoaren Ataria, https://durango.deialdia online
