Proiektu energetikoetako teknikaria

2025/11/25 - 2025/12/10
Inprimatu
Bilbao
Bizkaia
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
Ihobe Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoa
Lehiaketa:
Proiektu energetikoetako teknikaria
Lanpostua:
Proiektu energetikoetako teknikaria
Plaza-kopurua:
1
Kontratu-mota:
Kontratu mugagabea
Eginkizunak eta atazak:

Arloko zuzendaritzaren mende, eta Ihoberen urteko kudeaketa planaren proiektuaren arduradunarekin lankidetza estuan, eginkizun eta erantzukizun hauek izango ditu:

- Proiektuaren plangintzan, segimenduan eta itxieran laguntzea.
- Agintzen zaizkion ekintzak gauzatzea, helburuekin, kalitate mailarekin, aurrekontuekin eta onartutako epeekin bat etorrita. Gorabeherak edo desbideratzeak jakinaraztea.
- Proiektuari lotutako kontratazioak kudeatzea. Bezeroekin, hornitzaileekin eta beste eragile batzuekin elkarreragitea.
- Parte hartzen duen proiektuari lotutako marketin, sustapen eta komunikazio ekintzak proposatzea, babestea eta horietan parte hartzea.
- Lankidetza harremana izatea, proiektu lantaldeko gainerako kideekin eta erakundearen beste proiektu edo zerbitzu batzuekin.
- Lantaldearen, arloaren eta Ihoberen barne hazkundean lagunduko duten hobekuntzak proposatzea.

Lanpostu hau diziplina anitzeko lantalde batean txertatuko da; lantaldeak esperientzia eta aintzatespen handia du ingurumenaren arloan, bereziki hondakinen kudeaketan. Ekimena duten pertsonak bilatzen dira, ingurumen aholkularitzan, proiektu teknikoen idazketan eta enpresa nahiz administrazio publikoetarako formakuntzan eta aholkularitzan aurretik izandako esperientzia baliatuz beren ikuspegia eman eta taldea aberastu nahi dutenak.

Titulazioa:

Zientzietako edo ingeniaritzetako lizentzia edo gradua

 

 

Hizkuntza eskakizuna:
  •  Ingeleseko B2 maila egiaztatua
  • Euskarazko B2 maila egiaztatua.
Beste baldintza batzuk:
  • - Lan esperientzia:
    - Gutxienez hiru urteko lan esperientzia, komunikazioaren arloan.
  • Zer balioetsiko den:
    - Formakuntza espezifikoa, ingurumen ingeniaritzako, arkitektura teknikoko edo hondakinetako gradu, graduondo edo masterraren bidez.
    - Esperientzia/ezagutza, arlo hauetan:
    - Esperientzia, hondakinen proiektuen kudeaketan.
    - Gis (Arcgis) tresnen erabilera (teknikak/softwarea).
    - Euskarazko C1 maila egiaztatua.
    - Ingeleseko C1 maila egiaztatua.uan
Deialdia
Zerrendak: