Mantentze laneko langilea
2025/07/14
-
2025/08/12
Inprimatu
Legazpi
Gipuzkoa
Gipuzkoa
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
Legazpiko Udala
Lehiaketa:
Mantentze laneko langilea
Lanpostua:
Mantentze laneko langilea
Plaza-kopurua:
1
Mota:
Lan-kontratu finkoa
Kontratu-mota:
Lan-kontratu finkoa
Taldea:
C2
Titulazioa:
- Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu-titulua edo baliokidea izatea, edo eskuratzeko moduan egotea eskabideakaurkezteko epea amaitzen den egunean.
Hizkuntza eskakizuna:
- 2. hizkun tza-eskakizuna edo baliokidea izatea egiaztatzea.
Beste baldintza batzuk:
- Europar Batasuneko estatu kideren bateko edo Europar Batasunak izenpetu eta Espainiako estatuak berretsitako nazioarteko itunen arabera langileen joan-etorri askea aplikatzekoa den beste estaturen bateko nazionalitatea edo nazionalitate espainiarra izatea, Europako Erkidegoa eratzeko Itunean definituta dagoen moduan.
- Europar Batasuneko estatu kideetako herritarren ezkontideek ere parte hartu ahal izango dute, betiere Zuzenbidetik bananduta ez badaude, bai eta haien ondorengoek eta ezkontidearen ondorengoek ere, baldin eta bi ezkontideak Zuzenbidetik bananduta ez badaude, ondorengoak 21 urtetik beherakoak edo adin horretatik gorakoak badira eta beren kontura bizi badira (5/2015 LED, 57. artikulua).
- Lanpostuari dagozkion ohiko lanak betetzeko gaitasun fun tzio nala edukitzea.
- Eskuratu nahi den eskalako edo lan kategoriako zereginak betetzeko gaitasun funtzionala izatea.
- Hamasei urte beteta izatea eta, hala badagokio, nahitaezko erretirorako gehieneko adina ez gainditzea.
- Diziplina-espedientearen bidez Administrazio Publikoetako edo Autonomia Erkidegoetako Erakunde Konstituzional edo Estatutarioetako edozein zerbitzutik bereizita ez egotea, eta ebazpen judizial bidez enplegu edo kargu publikoetarako, funtzionarioen kidego edo eskaletara edo lan-kontratuko langileen kategorietara iristeko desgaikuntza absolutu edo berezia ez izatea.
- Beste estatu bateko herritarra izanez gero, ezgaituta edo egoera baliokidean ez egotea, eta bere estatuan, baldintza berberetan, enplegu publikora iristea eragozten duen diziplina zehapenik edo baliokiderik ez izatea.
- Eskatutako titulazioa izatea, edo titulazio hori jasotzeko eskubideak ordainduta izatea. Titulazio hori berariazko oinarrietan adieraziko da. Atzerriko titulazioen kasuan, homologazioa egiaztatzen duen egiaztagiria eduki beharko da.
- Atzerrian lortutako titulazioa duten hautagaiek dagokion baliozkotzea edo homologazioa egiaztatzen duen egiaztagiria dutela egiaztatu beharko dute.
- Hautaketa-prozesuaren barruan lanposturako (lan-kontratuko langileen kasuan) edo plazari lotutako lanposturako (funtzionarioentzat gordetako plazetarako) eskatzen den hizkuntza-eskakizuna duela egiaztatzea, edo hautaketa-prozesu honetan horretarako deitzen diren egiaztapen-probak gainditzea. Eskakizun hori betetzeko data dagokion hautaketa prozesuko hizkuntza-eskakizuna egiaztatzeko proba egiten den eguna izango da.
- Herri Administrazioen zerbitzura diharduten langileen bateraezintasunen arloan indarrean dagoen araudian aurreikusitako ezgaitasun edo bateraezintasuneko legezko kausaren batean sartuta ez egotea. Hargatik eragotzi gabe kargu publikoa edo jarduera pribatu bateraezina betetzen dutenek aipatutako lege-arauetan aipatzen den aukera-eskubideaz baliatzea.
- Langileak hautatzeko deialdietan izena emateagatiko tasa ordaindu izana, parte hartzen duen dagokion lan-prozesuari, eskalari edo kategoriari dagokiona; eta zenbatekoa oinarri espezifikoetan zehaztuta egongo da.
- Deialdia egin duen Udalean ez izatea karrerako funtzionarioak edo eskala, azpieskala edo kategoria bereko lan-kontratuko langile finkorik.
- Oinarri espezifikoetan eskatzen den beste edozein betekizun.
Onartzea
Elektronikoa:
- En caso de optar por la presentación electrónica deberá disponer de un medio de identificación y firma electrónica admitidos en la sede.
Aurrez aurrekoa:
- Dagokion hautaketa-prozesuan parte hartzeko eskaera-orrietan, izangaiek deialdiaren oinarrietan eskatzen diren baldintza guztiak bete tzen dituztela adierazi beharko dute. Deialdiaren iragarkia Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik konta tzen hasita, 20 egun balioduneko epean aurkeztu beharko dira eskabideak, bai Herritarren tza ko Udal Arreta Zerbitzuan (Euskal Herria plaza 1, Legazpi), bai Udal EgoItza Elektronikoaren Erregistro Elektroniko Orokorrean (iwww.legazpi.eus web-orrian eskuragarri).
- Era berean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak horretarako gaitutako erregistroetan ere aurkeztu ahal izango dira eskabideak. Administrazioarekiko harremana elektronikoki izatera behartuta dauden per tso nen kasuan, egoi tza elektronikoan aurkeztuko da eskabidea.
