Administrariak (lehiaketa-oposizioa)

2025/08/28 - 2025/09/24
Inprimatu

Bizkaia
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
Lemoako Udala
Lehiaketa:
Administrariak (lehiaketa-oposizioa)
Lanpostua:
Administrariak (lehiaketa-oposizioa)
Plaza-kopurua:
1
Mota:
Funtzionarioa
Kontratu-mota:
Funtzionarioa
Taldea:
C1
Titulazioa:
  • Batxilergoko titulua, titulu teknikoa edo baliokidea edukitzea.
Hizkuntza eskakizuna:
  • Euskararen 2 hizkuntza-eskakizuna.
Beste baldintza batzuk:

a) Europar Batasuneko estatu kide bateko herritarra izatea, Euskal Enplegu Publikoari buruzko abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 72. artikuluan aurreikusitako salbuespenekin.

b) Zereginak betetzeko gaitasun funtzionala izatea.

c) Hamasei urte beteta izatea eta legez ezarritako erretiro-adin arrunta ez gainditzea, titulazio-eskakizunik gabeko lanbide-kidego, -eskala, -espezialitate edo -talde jakin batzuetara sartzeko baldintzei dagokienez lege bidez araututako berezitasunei kalterik egin gabe.

d) Diziplina-espediente bidez edozein herri-administrazioren zerbitzutik edo autonomia-erkidegoetako organo konstituzional edo estatutarioetatik bereizita ez egotea, eta ebazpen judizial bidez enplegu edo kargu publikoetarako desgaikuntza absolutu edo berezia ez izatea, funtzionarioen kidegoan edo eskalan sartzeko, edo, lan-kontratuko langileen kasuan, banandu edo desgaitutako enplegu edo kargu publikoan betetzen zituzten eginkizunen antzekoak betetzeko. Beste estatu bateko herritarra izanez gero, desgaituta edo egoera baliokidean ez egotea, eta diziplinazko zehapenik edo baliokiderik ez izatea, bere egoeran, baldintza berberetan, enplegu publikora iristea eragozten duena.

e) Betetzen ziren eginkizunen antzekoak betetzeko ezgaitua ez izatea, falta oso astun bat egiteagatik lan-kontratuko langileak diziplinazko kaleratzeagatik jarritako zehapenaren ondorioz.

f) Eskatutako titulazio akademiko ofiziala izatea.

g) Deialdian aurreikusitako gainerako betekizun espezifikoak, lege honetan eta dagokion lanpostu-zerrendan edo enplegu publikoa antolatzeko tresna osagarrietan aurreikusitakoarekin bat etorriz, bai eta enplegu publikora iristeko baldintzei dagokienez araututako betekizunak ere. 

Onartzea
Elektronikoa:
Aurrez aurrekoa:
  •  Aurrez aurreko eskaera: Lemoako Udalaren harreran.