Udaltzaingoko ofizialorde
Bizkaia
Azpitaldeen erantzukizuna Herritarren Segurtasun, Informazio eta Ikerketa Unitateen barruan, uztailaren 22ko 1/2020 Legegintzako Dekretuaren bidez onartutako Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziari buruzko Legearen testu bateginaren 36.1 artikuluaren arabera.
Batxiler titulua, Titulua teknikoa edo baliokidea. Atzerriko tituluen kasuan, homologazioa egiaztatzen duen kredentziala izan behar da.
3. hizkuntza-eskakizuna (derrigortasun-data: 1995eko uztailaren 29a)
a) Aldez aurreko eskaera egitea.
b) Nazionalitatea: Espainiar nazionalitatea izatea.
c) Adina: Hamazortzi urte bete izatea eta 38 urte bete gabe edukitzea, muga hori Euskadiko Poliziako kidegoetan egindako zerbitzuekin konpentsatu ahal izango da.
d) Zereginak betetzeko gaitasun funtzionala izatea, behar den gaitasun psikofisikoa izan beharko duelarik, bere gaitasuna edo desgaitasuna bateragarria izanik deitutako lanpostuei dagozkien eginkizunak eta zereginak normaltasunez betetzeko. Udal Zerbitzu Medikoek egiaztatuko dute hori, lan-arriskuen prebentzioari buruz indarrean dagoen araudiaren arabera langileak lanetik eratorritako arriskuetatik babesteko egin beharreko egokitzapenak alde batera utzita. Alderdi hori dagokion mediku-azterketaren bidez egiaztatuko da, praktiketako edo karrerako funtzionario izendatu baino lehen.
e) Euskal Herriko Poliziaren Hautaketa eta Prestakuntza Araudia onartzen duen Dekretua bigarrenez aldatzen duen otsailaren 17ko 36/2004 Dekretuan agertzen den mediku-bazterketen koadroan ez egotea.
f) Dolozko delituagatik kondenatua ez izatea, administrazio publiko baten zerbitzutik banandua ez izatea, eta funtzio publikoak betetzeko ezgaitua edo suspendituta ez egotea, birgaitzearen onura aplikatzeari kalterik egin gabe, arau orokorren eta administratiboen arabera.
g) Falta larria edo oso larria egiteagatik Euskal Autonomia Erkidegoko Polizia Kidegoren batean edo Udaltzaingoko Zerbitzuren batean sartzeko hautaketa-prozeduratik kanpo ez egotea, salbu eta preskripzio-epearen baliokidea den epea igaro bada, kanporatzea deklaratu zen egunetik zenbatzen hasita.
h) Titulazioa: Deialdi bakoitzaren oinarrietan eskatzen den titulazioa izatea edo titulu hori emateko eskubideak ordainduta izatea (taldearen araberako titulazioa:
gradua edo titulazio baliokidea, indarrean dagoen araudiaren arabera). 3. artikuluan xedatutakoaren arabera, 76 TREBEP C1 Taldera sartzeko: batxiler- edo teknikari-titulua.
Atzerrian lortutako titulazioak dituzten hautagaiek egiaztatu beharko dute haiekbaliozkotuta dituztela edo, hala badagokio, haien homologazioa egiaztatzen duen kredentziala dutela.
i) Honako gidabaimen hauek edukitzea: B motako gidabaimena, turismoentzat, eskabideak aurkezteko epearen azken egunean indarrean egon beharko dena. Arestian adierazitako baimenak indarrean egon beharko dira eskatzen direnetik, eta gidatzeko eskubidea ezin izango da suspendituta, erretiratuta edo kenduta egon, arrazoi administratibo eta judizialengatik, eta puntu bat ere ez dute galduta izan beharko.
j) Derrigortasun-data igarota duen plaza lortzeko, 3. hizkuntza-eskakizuna edo goragokoa izatea, edo hautaketa-prozesu honetan horretarako deitzen diren egiaztapen-probak gainditzea. Baldintza hori hautaketa-prozesu honetako hizkuntza-eskakizuna egiaztatzeko proba egiten den egunean bete beharko da.
k) Armak eramateko eta, hala badagokio, erabiltzeko konpromisoa hartzea, eskatzailearen deklarazioaren bidez.
Valle de Trápaga-Trapagarango Udalaren egoitza elektronikoaren bidez, eredu ofizial eta normalizatuan. Hemen dago eskuragarri: https://www.trapagaran.net
Hautagaiek honako toki hauetan aurkeztu ahal izango dituzte eskabideak:
— Valle de Trápaga-Trapagarango Udaleko Erregistro Orokorrean (Lauaxeta plaza, 1), 09:00etatik 13:00etara, astelehenetik ostiralera.
Eskatzaileek udal langileen aurrean egiaztatu beharko dute bere nortasuna.
— Halaber, 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidea arautzen duenak aipatzen dituen tokietan ere aurkeztu ahal izango dira eskabideak. Posta-bulegoetan aurkeztutako eskabideak aurkezteko epea amaitu baino lehen entregatuko dira, gutun-azal irekian, posta-funtzionarioak data eta zigilua jar diezaien.
