Arkitekto
Bizkaia
Arkitektura; arkitektura-oinarriko gradua edo arkitektura-gradua edo gradu baliokideak, eta arkitektoaren lanbiderako gaitzen duen unibertsitate-masterra.
3. hizkuntza-eskakizuna
a) Europar Batasuneko kide den edozein estatutako herritartasuna izatea, edo, Europar Batasunak egindako eta Espainiako Estatuak berretsitako Nazioarteko Itunei jarraiki, langileen zirkulazio askea aplikatzen zaion estaturen bateko herritarra izatea. Halaber, Espainiako eta Europar Batasuneko beste estatu kideetako herritarren ezkontideak ere aurkeztu ahal izango dira, baldin eta zuzenbidez bananduak ez badaude, bai eta haien ondorengoak eta haien ezkontidearenak ere aurkeztu ahal izango dira, baldin eta zuzenbidez bananduak ez badaude eta hogeita bat urte baino gutxiago badute edo, gehiago izanez gero, haien menpe bizi badira.
b) Atazak egiteko gaitasun funtzionala eduki behar dute.
c) Hamasei urte beteta izatea eta legez ezarritako ohiko erretirorako adina ez gainditzea.
d) Ezin dira egon baztertuta administrazio publikoen zerbitzutik ez autonomia erkidegoetako konstituzio edo estatutu organoen zerbitzutik diziplina- espediente baten bidez, eta ezin dute eduki desgaikuntza absoluturik ez berezirik lanpostu edo kargu publikoetan aritzeko, funtzionario kidego edo eskalan sartzeko, ez eta, lan-kontratudunen kasuan, baztertu edo desgaitu aurretik egiten izan dituzten antzeko enplegu edo karguetan aritzeko ere. Beste estatu bateko herritarra izanez gero, ezin dira egon desgaituta (edo horren pareko egoera batean), eta ezin dute eduki ezarrita norberaren estatuan egoera berean egonda enplegu publikora iristea eragozten duen diziplina zehapenik ez horren parekorik.
e) Zerbitzutik baztertua izan ez izana, betetzen ari zen eginkizunen antzekoak betetzeko, falta oso astun bat egiteagatik lan-kontratuko langileak diziplinaz kaleratzeko zehapenaren ondorioz.
f) Titulu hauek izatea: Arkitekturako unibertsitate-titulua; Arkitekturako gradua edo Arkitekturako gradua edo gradu baliokideak, eta arkitekto lanbiderako gaitzen duen unibertsitate-masterra. Atzerrian lortutako tituluak edo gradu baliokideak dituzten izangaiek egiaztatu beharko dute dagokien baliozkotzea edo baliokidetasuna dutela, edo, hala badagokio, homologazioa egiaztatzen duen egiaztagiria.
g) Hautaketa-prozesuaren barruan, 3. hizkuntza-eskakizuna edo baliokidea duela egiaztatzea, edo hautaketa-prozesuan zehar horretarako deitzen diren egiaztapen-probak gainditzea. Baldintza hori betetzeko data hautaketa prozesu honetako hizkuntza eskakizuna egiaztatzeko proba egiten den eguna izango da.
h) Aurretiazko eskaera egitea.
- Eskabide elektronikoa egoitza elektronikoan: Derioko Udala - Tramiteak
- Erregistro eta Herritarrentzako Arretarako bulegoan: Gertuan (Herriko plaza, 3 - 48160, Derio).
- Halaber, eskaerak Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan zehaztutako tokietan ere aurkez daitezke.
- Eskatzaile bakoitzak eskaera bakarra aurkeztu ahal izango du. Parte hartzeko eskaera bat baino gehiago aurkezten bada, soilik baliozkoa izango da, eta hortaz, izapidetu egingo da, eskabideak aurkezteko epearen barruan aurkeztu den azken eskaerari.