Informatikako teknikaria
Bizkaia
Informatika Ingeniaritzako edo Telekomunikazioetako diplomatura edo gradua.
3
a) Europar Batasuneko kide den estaturen bateko nazionalitatea edukitzea edo, bestela, Europar Batasunak egin eta Espainiako estatuak berretsitako tratatuak aplikatzearen ondorioz langileen zirkulazio askea onartuta daukan estatu batekoa izatea.
b) Era berean, espainiarren eta Europar Batasuneko beste estatu kideetako herritarren ezkontideek parte hartu ahalko dute, baldin eta egitez bananduta ez badaude, eta haien ondorengoek edo haien ezkontidearen ondorengoek bai, hogeita bat urte baino gutxiago badituzte edo, zaharragoak izanez gero, haien kontura bizi badira.
c) Gutxienez 16 urte izatea eta nahitaezko erretiroko gehienezko adina ez gainditzea eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean.
d) Informatika Ingeniaritzako edo Telekomunikazioetako diplomatura edo gradua. lortzeko eskubideak izatea edo ordainduta izatea. Atzerrian lortutako tituluak dituzten izangaiek dagokion baliozkotzea edo, hala badagokio, tituluaren homologazioa egiaztatzen duen egiaztagiria dutela egiaztatu beharko dute..
e) Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuaren arabera, C1 maila edo handiagoa egiaztatzen duen titulua izatea.
f) Merezimendu eta betekizun guztiak deialdiaren oinarriak Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu diren data erreferentziatzat hartuta balioetsiko dira.
g) Zereginak betetzeko behar den gaitasun funtzionala edukitzea. Bete nahi den plazari dagozkion eginkizunak normaltasunez betetzeko behar den gaitasun funtzionala eta psikofisikoa edukitzea eta beren elbarritasun-maila lanpostuaren betebeharrak eta eginkizunak betetzeko oztopo ez dela egiaztatzea. Hori Udalaren Osasun Zerbitzuek egiaztatuko dute Oinarri Orokorretan ezarritakoarekin bat, lan arriskuen pre- bentzioari buruz indarrean dauden arauak aintzat hartuz, lanaren ondoriozko arriskuetatik babesteko lanpostuan egokitzapenak egin behar badira ere.
h) Ez egotea, diziplina espediente bat dela medio, edozein herri administrazioren edo autonomía erkidegoetako konstituzio edo estatutu organoen zerbitzutik bereizita eta ez izatea, ebazpen administratibo edo judizialen bidez, enplegu edo kargu publikoak betetzeko desgaitasun absoluturik edo berezirik, ez funtzionarioen kidegoan edo eskalan sartzeko, ez eta, langile lan-kontratudunen kasuan, bereizi edo desgaitu aurretik betetzen zituztenen antzeko funtzioak betetzeko ere. Beste estatu bateko herritarra bada, desgaituta edo horren pareko egoera batean ez egotea eta haren estatuan baldintza beretan enplegu publikora iristeko eragozpen den diziplinazko zehapenik edo horren parekorik ez izatea.
i) Ez egotea ezintasun eta bateraezintasuneko legezko kausaren batean, abenduaren 26ko 53/1984 Legeak, herri administrazioen zerbitzurako bateraezintasuna arautzen duenak, xedatutakoaren arabera.
- Udaleko sarrera erregistroan aurkeztuko dira.
Eskabideak urriaren 1eko 39/2015 Legeak, administrazio publikoen administrazio prozedura erkidearenak, 16.4 artikuluan adierazitako herri administrazioen erregistroetan ere aurkeztu ahalko dira. Ermuko Udaleko alkate-udalburuari zuzenduko zaizkio eta kasuan kasuko funtzionarioak eskabideak aurkezteko epean data eta zigilua jarrita egon beharko dute.