Zerbitzu Orokorretako arduraduna

2024/10/11 - 2024/11/08
Inprimatu
Errenteria
Gipuzkoa
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
Errenteria Musikal Udal Erakunde Autonomoa
Lehiaketa:
Zerbitzu Orokorretako arduraduna
Lanpostua:
Erdi-mailako teknikaria
Plaza-kopurua:
1
Mota:
Funtzionarioa
Kontratu-mota:
Funtzionarioa
Taldea:
A2
Titulazioa:

Gradua, Ingeniaritza Teknikoa, Unibertsitate Diplomatura (edo gainditutako lizentziaturako lehen 3 urteak), Arkitektura Teknikoa, LH3 edo baliokidea izatea.

Atzerrian lortutako titulazioen kasuan, dagokion baliozkotzea edo, hala badagokio, homologazioa egiaztatzen duen egiaztagiria duela egiaztatu beharko da. Baldintza hori ez zaie aplikatuko Europar Batasuneko Zuzenbideko xedapenen babesean araututako lanbideen esparruan lanbide-kualifikazioaren aitorpena lortu duten izangaiei.

Hizkuntza eskakizuna:

Hizkuntza-eskakizuna: Lanpostuak euskarazko 3. hizkuntza eskakizuna du, derrigorrezkoa (nahitaezkoa da hizkuntza-eskakizun hori egiaztatzea edo lanpostura sartzeko hautaketa-prozesuan lortzea).

Beste baldintza batzuk:

Oposizio-lehiaketan onartuak izango badira eta, hala badagokio, parte hartuko badute, izangaiek eskakizun espezifiko hauek bete beharko dituzte, funtzio publikoan sartzeko ezarritako eskakizun orokorrez gain:

a)    Gradua, Ingeniaritza Teknikoa, Unibertsitate Diplomatura (edo gainditutako lizentziaturako lehen 3 urteak), Arkitektura Teknikoa, LH3 edo baliokidea izatea.

Atzerrian lortutako titulazioen kasuan, dagokion baliozkotzea edo, hala badagokio, homologazioa egiaztatzen duen egiaztagiria duela egiaztatu beharko da. Baldintza hori ez zaie aplikatuko Europar Batasuneko Zuzenbideko xedapenen babesean araututako lanbideen esparruan lanbide-kualifikazioaren aitorpena lortu duten izangaiei.

b)    Lanpostuari dagozkion eginkizunak betetzeko gaitasun funtzionala izatea, hamaikagarren oinarri orokorrean araututakoaren arabera egiaztatuko dena.

c)    Derrigorrezko 3. hizkuntz eskakizuna egiaztatzea, bai hautaketa prozesuaren esparruan egiten diren proben bidez, bai eskatzen den hizkuntz-eskakizuna indarreko araudiaren arabera egiaztatzen edo baliozkotzen duen dokumenturen bat aurkeztuta.

Onartzea
Elektronikoa:
  • Eskabidea elektronikoki egingo da, erakundearen egoitza elektronikoaren «Enplegu publiko» atalean sartuta. Identifikazio eta sinadura elektronikorako Errenteriako Udalak onartutako sistemak erabiliko dira.