Lekuonako liburutegiko teknikari laguntzailea
Gipuzkoa
— Sarbide orokor bitartez: sei (6) plaza.
— Desgaitasunen bat duten pertsonentzako sarbide bitartez: plaza bat (1).
Batxiller tituluaren edo tekniko tituluaren jabe izatea.
3. Hizkuntza-eskakizuna derrigorrezkoa, derrigorrezkoa (nahitaezkoa da hizkuntza-eskakizun hori egiaztatzea edo lanpostura sartzeko hautaketa-prozesuan lortzea).
a. Batxiller tituluaren edo tekniko tituluaren jabe izatea.
Atzerrian lortutako titulazioen kasuan, dagokion baliozkotzea edo, hala badagokio, homologazioa egiaztatzen duen egiaztagiria duela egiaztatu beharko da. Baldintza hori ez zaie aplikatuko Europar Batasuneko Zuzenbideko xedapenen babesean araututako lanbideen esparruan lanbide-kualifikazioaren aitorpena lortu duten izangaiei.
b. Lanpostuari dagozkion eginkizunak betetzeko gaitasun funtzionala izatea, hamaikagarren oinarri orokorrean araututakoaren arabera egiaztatuko dena.
c. Derrigorrezko 3. hizkuntz eskakizuna egiaztatzea, bai hautaketa prozesuaren esparruan egiten diren proben bidez, bai eskatzen den hizkuntz-eskakizuna indarreko araudiaren arabera egiaztatzen edo baliozkotzen duen dokumenturen bat aurkeztuta.
d. Desgaitasuna duten pertsonentzat gordetako plaza eskuratzeko parte hartzen dutenek, %33ko desgaitasuna edo handiagoa aitortuta izan beharko dute foru-aldundietako organo eskudunak, imsersok edo baliokideak, eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean. Horren egiaztatzea prozesuaren amaieran egin beharko da, gainerako betekizunak egiaztatzeko unean.
e. Baliteke adingabeekin aritu behar izatea eta, horrenbestez, bete beharreko baldin tza izango da epai irmo bidez sekula kondenatua ez izana sexu askatasunaren eta ukigabetasunaren aurkako delituren batengatik –hala nola, sexu-erasoa eta sexu-abusua, sexu-jazarpena, exhibizionismoa eta sexu-probokazioa, prostituzioa eta sexu-esplotazioa, adingabeak galbideratzea eta gizakien salerosketa–.
- Errenteriako Udalaren Egoitza Elektronikoaren erregistro elektronikoaren bidez (www.errenteria.eus), bertan eskuragarri dagoen izapide espezifikoaren bidez.
- Errenteriako Udalaren Erregistroan, ZU! Arreta-zerbitzuaren instalazioetan (Herriko Plaza z/g, 20100 posta-kodea, Errenteria).
- Euskal autonomia Erkidegoko edo beste edozein autonomia erkidegotako erregistroetan, baita Estatuko administrazioko, Diputazio Probintzialetako, Irletako Kabildo eta Kontseiluetako erregistroetan ere, eta Toki Araubideko Oinarriak erregulatzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legeko 121 artikuluak aipatzen dituen udalerrietako udaletan.
- Posta bulegoetan. Kasu horretan gutun-azala irekita aurkeztuko da posta bulegoko funtzionarioak data eta zigilua ipini diezaion ziurtatu baino lehen, eta kasu horretan soilik ulertuko da eskaera-orria Errenteriako Udaleko erregistroan sartu dela posta bulegoan entregatu den egunean. Eskaera-orria da zigilatu behar dena.
- Arautegi aplikagarrian aurreikusita dauden gainerako beste edozein modutan.