Komunikazio teknikaria
Bizkaia
EEEren Kanpo Komunikazio eta Harremanetarako Zuzendaritzaren menpe egongo da zuzenean, eta ekitaldiak antolatzeaz eta ekoizteaz, proiektuak kudeaketaz eta jarraitzeaz, eduki informatiboak lantzeaz eta hedatzeaz arduratuko da, hautatutako tresna eta euskarrien bidez, bai eta komunikabideekin harremanetan egoteaz ere esleitutako zereginetan.
EEEren Komunikazio eta Harreman Instituzionalen Zuzendaritzak gainbegiratuta eta koordinatuta, zeregin nagusiak:
- Ekitaldien antolaketa eta ekoizpena: EEE Taldeak sustatutako ekitaldiak, azokak, jardunaldiak eta/edo bestelako zabalkunde-jarduerak koordinatzea eta gauzatzea, gure jarduera-esparruan garrantzitsuak diren proiektu eta jarduerak hedatzen laguntzeko.
- Proiektuen kudeaketa: Martxan dauden proiektuak kudeatzea, barnekoak zein kanpokoak, xede-publikoari zuzen komunikatzen zaizkiola ziurtatzeko eta haien eragina eta ikusgarritasuna ebaluatzeko.
- Edukiak landu eta zabaltzea: Publiko eta/edo behar desberdinetara egokitutako eduki informatiboak sortzea, EEEren helburuak ezagutzera emateko ikuspegi argi eta ulergarriarekin. Tresna eta euskarri espezifikoak (weba, sare sozialak, buletinak, besteak beste) erabiltzea, haien irismena maximizatzeko.
- Komunikabideekiko harremana: Komunikabideekin komunikazio erraza ezarri eta mantentzea, Zuzendaritzak esleitutako EEE Taldearen berezko jarduerei dagokienez. Horren barruan sartzen dira prentsa-oharrak idaztea, elkarrizketak koordinatzea eta aktualitatearen jarraipena egitea.
- Erakundeekiko harremanak: EEE Taldearen jarduerarekin lotutako erakunde eta elkarteekin harremanak finkatu eta indartzea.
- Tresna eta eduki digitalen kudeaketa: Hautatutako komunikazio-euskarrietarako tresnak kudeatzea eta edukiak sortzea, kanal digitalei eta barne-komunikazioari garrantzi berezia emanez.
Ahal dela, ikus-entzunezko komunikazioan, kazetaritzan eta/edo publizitatean unibertsitateko gradu edo ikasketa baliokideak. Era berean, kontuan hartuko dira arte eta giza zientzien adarreko ikasketak edota gizarte eta lege zientzien adarreko ikasketak
C1 ziurtagiri ofizialaren bidez edo beste bitarteko batzuen bidez egiazta daitekeen maila baliokidearen bidez.
- Gutxienez 4 urteko esperientzia izatea kabineteetan eta/edo erakunde- edo enpresa-komunikazioko arloetan
- Ingelesa: B2 ziurtagiri ofizialaren bidez edo beste bitarteko batzuen bidez egiazta daitekeen maila baliokidearen bidez.
- Informatika: Ofimatika-programak, maila aurreratuan
- Bidaiatzeko eta bulegotik kanpo lanak egiteko prest egotea
- Ezinbestekoa da gidabaimena
Honako hauek baloratuko dira:
- Esperientzia marketing digitalean / online komunikazioan
- Web-orrien eta beste euskarri batzuen barne-kudeaketa (adibidez, newsletter-a eta intranet-a)
- Argazkilaritza, grabazioa eta/edo bideo-edizioa ezagutzea
- Esperientzia sare sozialak kudeatzen, mezuak idazten eta emaitzak neurtzen
- Esperientzia eduki digitalen planak eta sare sozialetarako planak egiten
- EAEko erakunde-arkitekturaren ezagutza
- Beste hizkuntza batzuk jakitea
- Proiektuen kudeaketa
Ordezteko aldi baterako kontratua.