Getxoko Udala Liburutegiko administraria 6 plaza
Bizkaia
Plaza banaketa:
Liburutegiko administraria 6 plaza , Euskarako Hizkuntza Eskakizuna: 2. HE. C/Derrigortasun-data
Titulazioa: Batxilergoa edo Teknikaria.
Hizkuntz eskakizuna, euskara: 2 HE — Derrigortasun-data: 01-urtarrila--09
Hautaketa-prozesuan parte hartu nahi dutenek eskabidea telematikoki egin beharko dute, honako helbide elektroniko honetan dagoen inprimakia beteta: https://eudala.getxo. eus/ope/menuope.aspx?ChangeIdioma=EU. Gainera, Administrazio Prozedura Erkidea ren 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aipatzen diren bulegoetako edozeinetan aurkeztu ahalko dira. Onetsi eta dagozkien hautaketa-probetan parte hartzeko, izangaiek adierazi beharko dute eskatzen diren baldintza guztiak betetzen dituztela; baldintza horiek eska bideak aurkezteko epea amaitzen den egunari lotuta daude beti, eta hautaketa prozesua amaitutakoan egiaztatu ahalko dira. Eskabidean honako hauek utziko dira idatziz:
a) Eskatutako datu pertsonalak.
b) Norberaren titulazioa.
c) Ariketak egiteko hautatu den hizkuntza ofiziala: euskara edo gaztelania.
d) Egiaztatutako hizkuntza-eskakizuna.
e) Hizkuntza-eskakizuneko probetan parte hartzeko eskaera.
f) Dagokion deialdian eskatzen diren baldintza guztiak betetzen direla adieraziko da.
