Administrazio Orokorreko Teknikaria
Bizkaia
Lizentzia edo gradua izatea (Zuzenbidea, Politika eta Administrazio Zientziak, Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza, Ekonomia, Aktuaritza eta Finantza Zientziak, Lan Harremanak eta Giza Baliabideak gradua edo titulazio baliokideak).
4 derrigortasun-data amaituta (2019ko martxoaren 28).
a) Espainiako nazionalitatea izatea edo Europar Batasuneko estatu kideetako nazionalitatea izatea; edo, nazionalitatea edozein dela ere, espainiarren eta Europar Batasuneko beste estatu kideetako nazionalen ezkontidea izatea, baldin eta zuzenbidez bananduta ez badaude, eta haien ondorengoak eta ezkontidearenak, zuzenbidez bananduta ez badaude, hogeita bat urtetik beherakoak badira edo adin horretatik gorakoak, mendeko pertsonak izatea; edo Espainiako Tratatuetan ezarritako aplikazio-eremuan, Europar Batasuneko zirkulazio librean, nazioarteko tratatuetan eta Europar Batasuneko zirkulazio askean, ezarritako terminoetan, sartutako pertsonak izatea.
b) Hamasei urte beteta izatea eta, hala badagokio, nahitaezko erretiroa hartzeko gehieneko adina ez gainditzea.
c) Diziplina-espediente bidez edozein administrazio publikoren edo autonomia-erkidegoetako konstituzio- edo estatutu-organoren zerbitzutik bereizita ez egotea, eta enplegu edo kargu publikoetarako desgaikuntza absolutu edo berezirik ez izatea ebazpen judizial bidez, edo funtzionarioen kidego edo eskaletara sartzeko desgaikuntza absoluturik edo berezirik ez izatea. Beste estatu bateko herritarra izanez gero, desgaituta edo egoera baliokidean ez egotea, eta bere estatuan, baldintza berberetan, enplegu publikorako sarbidea eragozten duen diziplina-zehapenik edo zehapen baliokiderik ez izatea.
d) Lizentzia edo gradua izatea (Zuzenbidea, Politika eta Administrazio Zientziak, Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza, Ekonomia, Aktuaritza eta Finantza Zientziak, Lan Harremanak eta Giza Baliabideak gradua edo titulazio baliokideak).
Atzerrian lortutako titulazioen kasuan, homologazioa egiaztatzen duen baliozkotze edo egiaztagiri egokia eduki beharko da.
e) Eginkizunak betetzeko gaitasun funtzionala izatea. Hori osasun-azterketa bidez egiaztatuko da bere garaian.
Interesdunek Erregistro Telematikoan (http://sede.ortuella.eus) aurkeztu ahal izango dute eskabidea, sinadura elektronikoko ziurtagiri elektroniko kualifikatuetan oinarritutako sistemak erabiliz.
Interesdunek paperean aurkeztu ahal izango dute eskabidea. Horretarako, 1.zenbakian aipatutako eredua bete ondoren, Udaleko Erregistro Orokorrean aurkeztuko da, edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan adierazitako bideetako bat erabiliz. Eskabidea posta-bulego batean aurkeztea erabakitzen bada, gutun-azal irekian aurkeztuko da, posta-zerbitzuko langileak data eta zigilua jar diezazkion ziurtatu aurretik.
Lehen zatia
Gai komunak
1. Konstituzioa: kontzeptua, izaera eta motak. 1978ko Espainiako Konstituzioa: egitura eta Printzipio Orokorrak. Botereen banaketa. Koroa Konstituzioan.
2. 1978ko Espainiako Konstituzioan jasotako oinarrizko eskubideak eta betebeharrak. Bermeak eta etendura. Babesa.
3. Gorte Nagusiek. Herriaren Defendatzailea. Arartekoa.
4. Gobernua. Gobernuaren eta botere legegilearen arteko harremanak.
5. Botere judiziala. Justizia Administrazioa Euskal Autonomia Erkidegoan. Justizia Auzitegi Nagusia: antolaketa, eremua eta osaera.
6. Konstituzio Auzitegia. Eskumenak eta funtzioak. Konstituziokontrakotasun-errekurtsoak, babes-errekurtsoak, eskumen-gatazkak eta konstituziokontrakotasun-arazoak. Toki-autonomiaren defentsarako gatazkak.
7. Estatuaren lurralde-antolaketa. Autonomia-estatutuak: haien esanahia. Euskal Autonomia Estatutua. Aurrekari historikoak. Indarrean dagoen Estatutua: egitura. Estatutuaren erreforma: a) Konstituzioaren arabera b) Euskal Estatutuaren arabera. Prozedura arrunta eta prozedura bereziak.
8. Estatuaren eta autonomia-erkidegoen arteko eskumen-banaketa. Eskumenen banaketa Konstituzioan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Estatutuan.
9. Administrazioak legea eta zuzenbidea bete behar ditu. Zuzenbide publikoaren iturriak. Legea: lege-motak.
10. Erregelamendua: kontzeptua eta motak. Egiteko prozedura. Erregelamenduak egiteko ahalaren mugak eta legez kanpoko erregelamenduen aurkako defentsa. Zerbitzuko jarraibideak eta aginduak.
11. Ohitura. Administrazio-jardunbidea. Zuzenbidearen printzipio orokorrak. Beste iturri batzuk.
12. Herri-administrazioaren egoera juridikoa. Administrazio-ahalak. Ahal diskrezionala eta arautua.
13. Prozeduran interesdun direnak: jarduteko gaitasuna eta interesdun kontzeptua.
14. Administrazio-prozedurako interesdunen identifikazioa eta sinadura.
15. Herri-administrazioen jarduera: jarduteko arau orokorrak. Epe-mugak eta epeak.
16. Administrazio-egintza: administrazio-egintzen betekizunak eta eraginkortasuna.
17. Administrazio-egintzen deuseztasuna eta deuseztagarritasuna.
18. Administrazio-prozedura erkidearen bermeak.
19. Administrazio-prozedura: prozeduraren hasiera, antolamendua, instrukzioa eta amaiera.
20. Ondare-erantzukizuneko prozedurak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen arabera.
21. Zehapen-prozedurak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen arabera.
22. Administrazio-prozedura erkidearen izapidetze sinplifikatua.
23. Administrazio-egintzak betearaztea. Betearazi beharra.
24. Egintzak administrazio-bidean berrikustea. Berrikuspena eta administrazio-errekurtsoak.
25. Toki-araubidea: printzipio konstituzionalak. Tokiko autonomia eta tutoretza. Estatuko oinarrizko legeria eta haren arau-garapena.
26. Tokiko hauteskunde-sistema. Zinegotziak eta alkateak hautatzea. Zentsura-mozioa eta toki-eremuarekiko konfiantza-arazoa. Hauteskundeei buruzko auzi-errekurtsoa.
27. Toki-korporazioetako kide hautatuen estatutua.
28. Udalerria. Historia. Toki-erakundeen motak Espainiako Zuzenbidean.
29. Udalerria. Udal-biztanleria. Auzotarraren kontsiderazio berezia. Udal-erroldatzea.
30. Araubide erkideko udalerrien antolaketa. Erregelamendu organikoa.
31. Udal-eskumenak: zehaztapen-sistema. Eskumen propioak, partekatuak eta eskuordetuak. Gutxieneko zerbitzuak. Zerbitzuen erreserba.
32. Kide anitzeko organoen bilkuren eta erabakien araubidea.
33. Beste toki-erakunde batzuk: mankomunitateak, eskualdeak eta metropoli-eremuak. Udal-enpresak. Partzuergoak.
34. Toki-erakundeen ordenantzak eta erregelamenduak. Motak. Egiteko eta onartzeko prozedura.
35. Zerga-zuzenbidea. Zergen Lege Orokorraren esanahia eta printzipio inspiratzaileak. Zerga-arloko arau-hausteak eta zehapenak.
36. Aurrekontua: kontzeptua, izaera eta motak. Aurrekontuaren araubide juridikoa. Toki-aurrekontuak. Kontabilitatea eta kontuak.
37. Tasak, prezio publikoak eta kontribuzio bereziak. Erreferentzia berezia esfera lokalean.
38. Toki-ogasunak: diru-sarreren sailkapena. Ordenantza fiskalak.
39. Ondasun Higiezinen gaineko Zerga. Katastro-kudeaketa eta zerga-kudeaketa. Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga.
40. Ekonomia-jardueren gaineko zerga. Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga. Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga.
41. Toki-erakundeen eta haien mendeko erakundeen ekonomia- eta finantza-jardueraren barne-kontrola. Funtzio kontu-hartzailea: eremu subjektiboa, eremu objektiboa, modalitateak eta eragozpenak. Finantza-, eraginkortasun- eta efizientzia-kontrolak.
Bigarren zatia
Gai espezifikoak
42. Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa. Erregulazioa. Aldeak. Aurkaratu daitezkeen egintzak. Prozedura orokorra. Epaia eta epaia betearaztea. Prozedura bereziak.
43. 9/2017 Legea, azaroaren 8koa, Sektore Publikoko Kontratuei buruzkoa: eremu objektiboa eta eremu subjektiboa. Administrazio-kontratuak eta kontratu pribatuak.
44. Kontratuaren zatiak. Kontratazio-organoa, toki-eremuko eskumenak, kontratazio-mahaia eta kontratatzailearen profila. Enpresaburuaren gaitasuna, kaudimena eta kontratatzeko debekuak.
45. Herri-administrazioen kontratuak prestatzeko eta esleitzeko arau orokorrak. Kontratazio-arloko errekurtso berezia.
46. Administrazio-ekintzaren formak. Sustapena eta bere baliabideak. Diru-laguntzen azterketa berezia.
47. Herri-administrazioen zehatzeko ahalaren printzipioak.
48. Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioen zehatzeko ahala. Toki-erakundeen zehatzeko ahala.
49. Zerbitzu publikoa. Kontzeptuaren bilakaera. Zerbitzu publikoa eta administrazio-prestazioak. Zerbitzu publikoa kudeatzeko moduak.
50. Nahitaezko desjabetzea. Kontzeptua, elementuak eta izaera juridikoa. Prozedura orokorra. Presako prozedura. Gainerako prozedura bereziak aipatzea. Berme jurisdikzionalak. Desjabetutako ondasuna itzultzea.
51. Propietate publikoak: tipologia. Jabari publikoa: kontzeptua, izaera eta elementuak. Herri-jabariaren gaineko eragina eta aldaketak. Jabari publikoaren araubide juridikoa. Erabilera: erreserba eta emakida.
52. Herri-administrazioen ondare pribatua. Araubide juridikoa. Administrazioaren ahalak eta eskuratzeko, erabiltzeko eta besterentzeko araubidea.
53. Administrazioaren erantzukizuna. Bilakaera eta egungo araubidea. Ordain daitezkeen kalteak. Erantzukizunaren arloko administrazio-ekintza eta -prozedura.
54. Funtzionario publikoak. Kontzeptua eta motak. Funtzio publikoaren egitura. Enplegatu publikoei buruzko Estatuko eta autonomia-erkidegoko legeria.
55. Funtzionarioak eta beste enplegatu publiko batzuk hautatzea Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bategina onartzen duen urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretuan.
56. Funtzionario-harremana azkentzea. Funtzionarioen betebeharrak eta eskubideak. Eskubide ekonomikoak.
57. Funtzionarioen diziplina-araubidea. Zerbitzari publikoen erantzukizun zibila eta penala.
58. Toki-erakundeen zerbitzura dauden langileak. Motak eta araubide aplikagarria. Tokiko zuzendaritzako langileak.
59. Tokiko Funtzio Publikoa eta haren antolaketa. Araubide juridikoa. Hautaketa-sistemak. Lanpostuen zerrenda.
60. Tokiko funtzionario publikoen eskubideak eta betebeharrak. Sindikatzeko eskubidea. Gizarte Segurantza.
61. Toki-erakundeen ondasunak. Udal-ondasunen kalifikazio juridikoa aldatzea.
62. Administrazioaren prerrogatibak. Jabari publikoko ondasunak erabiltzeko araubidea. Ondasunen inbentarioa.
63. Toki-erakundeen jarduera-moduak. Administrazioaren esku-hartzea jarduera pribatuan.
64. Lizentziak. Izaera juridikoa, araubide juridikoa eta emateko prozedura.
65. Zerbitzu publikoa tokiko eremuan. Kudeatzeko moduak. Emakida bereziki kontuan hartzea.
66. Lurraldearen antolamendua. Euskal Autonomia Erkidegoan arautzea. Lurralde-antolamenduko tresnak. Estatuko eta autonomia-erkidegoko hirigintza-legeria. Aurrekariak eta indarreko legeria.
67. Hirigintzaren antolaketa administratiboa. Estatuaren eta autonomia-erkidegoen eskumenak. Lurralde historikoen eskumenak. Udal-eskumenak.
68. Lurzoruaren sailkapena: motak eta kategoriak. Kalifikazioa. Lurzoruaren jabetzaren araubidea.
69. Hirigintza-antolamendua eta lurralde-antolamenduarekin duen lotura. Hirigintza-plangintza: plan-motak eta horien izapidetzea. Hiri Antolamenduko Plan Orokorra. Plangintza orokorra bateragarri egitea. Sektorekatze-planak.
70. Lurzoruaren sailkapena, kalifikazioa eta araubidea Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legean.
71. Hirigintza-antolamendua eta -plangintza: hirigintza-plangintza eratzeko eta onartzeko eskumen eta ahalmen erkideak. Plan orokorrak eta bateragarritasun- eta sektore-planak izapidetzea eta onartzea. Plan partzialak eta bereziak izapidetzea eta onartzea
72. 2/2006 Legea, ekainaren 30ekoa, Lurzoruari eta Hirigintzari buruzkoa: hirigintza-antolamenduko beste tresna batzuk izapidetzea eta onartzea. Plangintzarekin bat ez datozen eraikinak eta eraikuntzak Plangintzaren aldaketa eta berrikuspena.
73. 2/2006 Legea, ekainaren 30ekoa, Lurzoruari eta Hirigintzari buruzkoa: herritarren parte-hartzea plangintzaren formulazioan, izapidetzean eta onarpenean.
74. Administrazioak lurzoru-merkatuan esku hartzea: lurzoru-ondare publikoak eta udalaz gaindiko esku-hartzea lurzoru-merkatuan. Lehentasunez erosteko eta atzera eskuratzeko eskubideak eta azalera-eskubideak Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legean.
75. 2/2006 Legea, ekainaren 30ekoa, Lurzoruari eta Hirigintzari buruzkoa: hirigintza-antolamendua egikaritzea.
76. Obrak eta eraikuntzak kontserbatzea. Legezko aurri-egoera. Betearazpen-aginduak.
77. Hirigintzaren legezkotasuna kontrolatzeko mekanismoak. Hirigintzaren legezkotasuna bermatzea eta babestea. Hirigintzako ikuskapena. Hirigintzako arau-hausteak eta zehapenak.
78. Hirigintza-eraikigarritasunaren mugak, bereziki zuzkidura-estandarrak, babes publikoko etxebizitzen estandarrak, zuzkidura-bizitokien estandarrak eta hirigintza-antolamendua aldatzeari buruzko uztailaren 3ko 123/2012 Dekretuan jasotako estandarrak.
79. Administrazio publikoek eta hirigintza-erakunde laguntzaileek hirigintza-jarduerak kudeatu eta gauzatzeko Hirigintza Kudeaketari buruzko Erregelamenduan (abuztuaren 25eko 3288/1978 Errege Dekretua) aurreikusitako formulak.
80. Jabeek eraikuntza-prozesuetan dituzten eraikuntza-eskubideak, betebeharrak eta kargak, eraikitzeko ahalmenaren egikaritza eta nahitaezko lagapenak, eta batez besteko aprobetxamendua. Urbanizazio-kostuak eta kontserbatzeko betebeharra
81. Birpartzelazioa Hirigintza Kudeaketari buruzko Erregelamenduan (3288/1978 Errege Dekretua, abuztuaren 25ekoa): birpartzelazioaren xedea, betekizunak eta edukia.
82. Birpartzelazioa Hirigintza Kudeaketari buruzko Erregelamenduan (3288/1978 Errege Dekretua, abuztuaren 25ekoa): prozedura orokorra eta Prozedura laburtuak
83. Birpartzelazioa Hirigintza Kudeaketari buruzko Erregelamenduan (3288/1978 Errege Dekretua, abuztuaren 25ekoa): ondorio juridiko-errealak eta ekonomikoak.
84. Hirigintza-kudeaketako erregelamenduan (3288/1978 Errege Dekretua, abuztuaren 25ekoa) jarduketa-poligonoak edo -unitateak gauzatzeko aurreikusitako jarduketa-sistemak. Hirigintzako jarduketa-programak gauzatzea.
85. Ingurumenean eragina duten jardueren antolamendua: lehen zatia: ingurumen-inpaktuaren ebaluazioa, EAEko Ingurumena Babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorrean.
86. Ingurumenean eragina duten jardueren antolamendua: bigarren zatia: EAEko Ingurumena Babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorrean sailkatutako jarduerak.
87. Ingurumenean eragina duten jardueren antolamendua: hirugarren zatia: hondakinak eta lurzoru kutsatuak, EAEko Ingurumena Babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorrean jasotakoak.
88. 3/1998 Lege Orokorra, otsailaren 27koa, EAEko ingurumena babestekoa. Ingurumen-diziplina: ingurune aldatua lehengoratzea. Zaintza-, ikuskapen- eta kontrol-ahalmenak. Arau-hausteak eta zehapenak eta zehapen-prozedura.
89. Genero-politikak. Emakumearen sustapena. 3/2007 Lege Organikoa, martxoaren 22koa, emakumeen eta gizonen berdintasun eragingarrirakoa. Eusko Legebiltzarraren 4/2005 Legea, otsailaren 18koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerakoa. Bilboko Udalaren Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako IV. Udal Plana.
90. 19/2013 Legea, abenduaren 9koa, gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeko bideari eta gobernu onari buruzkoa. Gobernu irekia, gardentasuna, datu irekiak eta herritarren parte-hartzea Euskadiko Toki Erakundeei buruzko apirilaren 7ko 2/2016 Legean.