Liburutegiko Langilea

2026/04/29 - 2026/05/27
Inprimatu
Bilbao
Bizkaia
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
Sopelako Udala
Lehiaketa:
Liburutegiko Langilea
Lanpostua:
Liburutegiko Langilea
Plaza-kopurua:
1
Mota:
Funtzionarioa
Kontratu-mota:
Funtzionarioa
Taldea:
C2
Titulazioa:
  • Eskola Graduatua edo II. Graduko Lanbide Heziketako titulua izatea edo lortzeko moduan egotea eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean.
Hizkuntza eskakizuna:
  • Hautaketa-prozesuan II. hizkuntza-eskakizuna edo baliokidea egiaztatzea.
Beste baldintza batzuk:

a) Espainiar nazionalitatea izatea. Funtzionario sartzeko prozesuetan, espainiarrekin bezalaxe eta baldintza ber dinetan honako hauek ere hartu ahal dute parte, botere publikoa baliatzen edo estatu edo herri administrazioetako interes orokorren zaintzan zuzenean edo zeharka parte hartzen dutenek izan ezik.

a.a) Europar Batasuneko kide den estatuetako baten nazionalitatea dutenak.

a.b) Espainiarren ezkontideak eta Europar Batasuneko kide den estatuetako baten ezkontideak, ezkontidearen nazionalitatea edozein izanik ere, baldin eta zuzenbidez bananduta ez badaude. Era berean, ezkontide bien on dorengoek hartu ahal dute parte baldintza berdinetan, hogeita bat urtetik beherakoak badira edo bestela, adin horretatik gorakoak izanda egunero ko bizimoduan besteren laguntza behar badute.

a.c) Europar Batasunak izenpetu eta Espainiako Estatuak berretsitako nazioar teko itunei jarraiki, a.a) idatz-zatian zehaztutakoaren arabera langileen joan-etorri askea aplikatzekoa zaion estaturen bateko herritartasuna izatea.

b) Zereginak betetzeko behar besteko gaitasun funtzionala izatea.

c) Hamasei urteak beteta izatea eta derrigorrezko erretiro-adinetik gorakoa ez izatea.

d) Herri administrazioen edo Autonomia Erkidegoetako organo konstituzioan edo estatutarioen zerbitzuetatik diziplina-espedientearen bitartez baztertua ez izatea eta, epailearen erabakiz kargu edo enplegu publikoak burutzeko, ezta funtziona rioa izateko ere, gaitasunik gabe utzia ez izatea. Beste Estatu bateko herritarra izanez gero, antzeko egoera baten ezgaitua ez izatea edota diziplina zigorrik edo antzekorik ez izatea bere Estatuan enplegu publikoan aritzeari dagokionez.

e) Eskola Graduatua edo II. Graduko Lanbide Heziketako titulua izatea edo lortzeko moduan egotea eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean. Hautaketa-prozesuan II. hizkuntza-eskakizuna edo baliokidea egiaztatzea. Atzerrian eskuratutako titulazio akademikoak direnean, euren homologazioa edo baliokidetza egiaztatzen duen ziurtagiria erantsiko da.

f) Ezgaitasun edo bateraezintasuneko lege-kausaren batean sarturik ez izatea, herri-administrazioen zerbitzura dauden langileentzat bateraezintasunen arloan indarrean dagoen araubidearen arabera; hala ere, kargu publikoan jardun edo jarduera pribatu bateraezina egiten dutenek ez dute aukera egiteko eragozpenik izango, aipatutako legezko arauetan adierazita dagoen bezala.

g) Zerbitzuak eman edo administrazio jarduerak burutzeagatik ordaindu beharreko tasak arautzen dituen eta indarrean dagoen Sopelako Udaleko ordenantza fiska 3. orr. eek: BAO-2024a212-(II-5896) BIZKAIKO ALDIZKARI OFIZIALA BAO 212. zk. 2024, azaroak 04. Astelehena lak ezarritako azterketa-eskubideen tasa ordaindu izana, eskabideak aurkezteko epearen barruan.

Onartzea
Elektronikoa:
  • Eskabide telematikoak eredu ofizialean aurkeztu beharko dira, eta www.sopela.eus web orriaren bidez eskuratu ahal izango dira. 

Aurrez aurrekoa:
  • Paperezko formatuko eskaeren kasuan, Sopelako Udaleko Herritarren Arretarako Bulegoetan aurkeztu ahal izango dira (Sabino Arana, z/g). 

Deialdia
Oinarriak: