Garapeneko Teknikaria

Eusko Jaurlaritzaren Informatika Elkartea - EJIE
2024/10/20 - 2024/11/10
Inprimatu
Vitoria-Gasteiz
Araba
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
Eusko Jaurlaritzaren Informatika Elkartea - EJIE
Lehiaketa:
Garapeneko Teknikaria
Lanpostua:
Garapeneko Teknikaria
Plaza-kopurua:
13
Mota:
Kontratu mugagabea
Kontratu-mota:
Kontratu mugagabea
Eginkizunak eta atazak:

Sistemaren eta/edo aplikazioen programen diseinu teknikoa egitea, horien probak egitea eta prest jartzea, bai eta erabiltzaileei eta ustiapenari prestakuntza eta laguntza teknikoa ematea ere, proiektuetan indarreko metodologiaren arabera parte hartuz

Titulazioa:

Ingeniaritza eta Arkitekturako edo Zientzietako unibertsitate-ikasketen ezagutza-adarretako lizentziatura edo gradua (15 puntu)

Goi-mailako lanbide-heziketa Informatika eta Komunikazioen arloan (titulazio guztiak) eta Elektrizitatea eta elektronika arloan (Telekomunikazio- eta informatika-sistemen titulazioa) (7 puntu)

 

Hizkuntza eskakizuna:

Euskara: Baldintza baloragarria

Ingelesa: Baldintza baloragarria

Beste baldintza batzuk:

Gutxienez 2 urteko esperientzia informazio-sistemen analisian eta/edo diseinuan: eskakizunak hartzea, errekerimenduen matrizeak egitea, analisi/diseinu-dokumentazioa, arkitekturen definizioa

Gutxienez 4 urteko esperientzia J2EE/JEE teknologietako web aplikazioen garapenean, honako elementu hauek ezaugarritzat hartuta:

- Frontend:

  • HTML/CSS
  • Javascript eta front teknologiak, ahal dela frameworks hauen erabileran: Bootstrap, jQuery, AngularJS, React, JavaServerFaces (JSF) edo beste baliokide batzuk

- Middleware:

  • Java aplikazioen zerbitzaria: SpringBoot, Tomcat, JBOSS, WebLogic edo baliokidea
  • Frameworks Java zerbitzari: J2/EE, Spring, UDA edo beste baliokide batzuk

- Backend: BBDD sistema egituratuetan (SQL) oinarritutako datuen iraunkortasuna: Oracle, MySQL, SQLServer edo baliokidea