INTEGRIDAD, PREVENCIÓN DEL FRAUDE Y CONFLICTOS DE INTERESES (2025/13/3/14)

Presentziala

Osotasuna eta kontratazio publikoaren arteko harremana: zer ez den egin behar.

  • Arloa: Ekonomia eta Ogasuna
  • Modalitatea: Aurrez aurrekoa
  • Hartzaileak: Eusko Jaurlaritzako eta bere EAtako aurrekontu teknikariak, kontu-hartzaileak, auditoreak, kontratazio-teknikariak, eta kontratuak sustatzen dituzten zerbitzuetako teknikariak edota arlo/zerbitzu arduradunak.
  • Egutegia:
    • Ikastaroaren egunak: apirilaren 10a, 11
    • Ordutegia: 10:00 - 13:30
    • Iraupena: 7 ordu
    • Izena emateko epea: 2025eko otsailaren 3tik martxoaren 3ra
    • Oniritzi epea: 2025eko martxoaren 4tik 7ra
    • Baja emateko azken eguna: 2025eko apirilaren 9a
  • Hizkuntza: gaztelera
  • Irakasleak: MAITE BASABE CHAVARRI

  1. modulua kontratazio publikoa ibilbidearen profil hauetan barneratzen da:
  • Aurrekontu teknikariak.
  • Kontratuak sustatzen dituzten zerbitzuetako teknikariak.
  • Kontu-hartzaileak / auditoreak.
  • Kontratazio-teknikariak; sailekoak eta organo zentralizatuak.

Helburu orokorrak

Osotasuna eta kontratazio publikoaren arteko harremana ulertzea: zer ez den egin behar.

Helburu zehatzak

  • Kontratuaren xedeari, motari, prozedurari, aurrekontuari, aldaketei, konkurrentziaren mugari eta SPKLren gainerakoari buruzko osotasun-arazoak (arau-hausteak eta delituak) ezagutzea.
  • Iruzurra prebenitzeko planak eta kontratazioari nola eragiten dioten ezagutzea.
  • Kontratazio publikoan izan daitezkeen interes-gatazkak ezagutzea.

Gaitasunak

Prestakuntza ekintza amaitzean ikaslea gai izango da:

  • Kontratazio publikoan gerta daitezkeen osotasun-arazoak, balizko iruzurrak eta arau-hausteak identifikatzea.
  • Iruzurrak saihesteko prebentzio-neurriak prestatzea.
  • Irregulartasun posibleak detektatzea, gertatzen ari badira.
  • Sortutako irregulartasunei aurre egiteko organoak identifikatzea.
  • Osotasuna kontratazio publikoan.
  • Iruzurra prebenitzeko planak.
  • Interes-gatazkak kontratazio publikoan: kontzeptua, kasu ohikoenak eta botere esleitzaileak hartu beharreko neurriak.
  • Administrazio publikoko langileek kontuan hartu beharreko alderdiak.

Metodologia

Zuzena eta okerraren arteko teoria. Taldean zein banaka zuzenduko diren ariketa praktikoak egingo dira, baita praktika onak ere.

EBALUAKETA

Ebaluaketaren helburua: Ikastaroaren helburu orokor eta zehatzak bete edo lortu direla bermatzea.

Ebaluaketak jaso beharko du: Erantzun zuzen bakarra duten 10 galderez osatutako test erako proba. Galdera bakoitzak puntu 1eko balioa izango du, eta erantzun okerrak ez dira zigortuko. Galdetegia osatzeko 30 minutuko tartea izango da. 10etik gutxienez 6 puntu lortu beharko dira galdetegia gainditzeko. Adibidea: Kontratuaren xedeari dagokionez, irregulartasun ohikoena hau da:

  1. Zatikapena
  2. Lotetan ez zatitzea.
  3. Nahastea prestazioari dagokionez, eta, horrekin batera, kontratu-motari dagokionez.
  4. Lizitazioaren oinarrizko aurrekontuarekin loturarik ez izatea.

APROBETXAMENDUA

Bete beharreko baldintzak:

  • %80ko bertaratzea
  • Aprobetxamendu proba gainditzea

Ziurtapen elektronikoaren mezua jaso bezain pronto ziurtagiri digitala eskuragarri izango duzu. IVAPekiko izapideak atalean sartu, eta Ziurtatzeak botoia sakatu.

Baldintza Teknikoak

  • Ezinbestekoa da posta elektronikoko kontu korporatibo bat izatea, ikastarora joango den pertsona modu unibokoan identifikatzeko. Ez dugu onartuko postu bati esleitutako edo partekatutako posta- konturik.
  • Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren (DBEO) 5.1 d) artikuluan xedatutakoaren arabera, datu pertsonalak zehatzak izango dira, eta, behar izanez gero, eguneratuak. Hori guztia zehaztasun printzipioa betetzeko.

Kontaktua

prestakuntza@ivap.eus

Antolatzailea:
IVAP
Ekitaldi-mota:
Ikastaroa
Hasiera data - Amaiera data:
-
Ordutegia:
Gela:
Lakua Ieko sotoko 25. gela
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN | DONOSTIA, 1
VITORIA-GASTEIZARABA/ÁLAVA (Espa�a)
Lekuaren xehetasun gehiago:
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN 1 - VITORIA-GASTEIZ, PK: 01010
Ekitaldia deskargatu zure egutegian jartzeko (.ics)
Prezioa:

119,70€

Agindua, 2022ko ekainaren 20koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak ematen dituen jarduera eta zerbitzuen prezio publikoen diruzenbatekoa ezartzen duena (uztailaren 8ko EHAA, 132. zk.).

Jarraibideak:

Sartu IVAPeko webguneko Prestakuntza atalean eta IVAPekiko izapideak arlora jo. Identifikatu ziurtagiri digitala edo XLNetS bidez, erabiltzailea eta pasahitza erabiliz. Berrikusi zure datu pertsonalak, bereziki posta elektronikoa eta telefonoa (oker badaude zuzendu), "Nire datuak" atalean. Ondoren, sakatu "Eskaerak" botoia eta aukeratu eskaera berria.